Brinkolako San Agustin jaiak

2016/08/24

Brinkolako jaien antolatzaileek egitarau osoa eta abuztuaren 27ko kontzertuaren berri bidali digute. Hona hemen:

Brinkolako San Agustin jaiak Gehiago irakurri 3 erantzun daude

Julen Agirreburualde 12. Europako Txapelketan

2016/08/02

Uztailaren azken asteburuan jokatu da Belgikako Trois-Ponts herrian Inertzia Kirolen 34. Europako Txapelketa. Bertan, Julen Agirreburualde legazpiarra lehiatu da eta 12. postua lortu du C8 kategorian.

Julen Agirreburualde 12. Europako Txapelketan Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

Hogeita zazpigarren aldiz, "beti 26"

2016/07/31

"Beti 26" taldekoek Kubako Santiagoko Moncada kuartelaren aurkako erasoa gogoratzen dute urtero. 1989an ospatu zuten lehenengo aldiz. Aurtengoa, beraz, hogeita zazpigarrena izan da.

Hogeita zazpigarren aldiz, "beti 26" Gehiago irakurri

Atentatua Normadian

2016/07/28

EUDELen deialdiarekin bat egin du Legazpiko Udalak eta elkarretaratzea egingo du, gaur, osteguna, 19:00etan udaletxearen aurrean. Honela dio oharrak:

Atentatua Normadian Gehiago irakurri

Otañu mendiaren magalean indusketa egiten ari dira Burdinola eta Arkeolan

2016/07/27

Otañu mendiaren magalean, Legazpiko aldean, zepadi baten indusketa egiten ari dira Burdinola elkartea eta Arkeolan fundazioa. Erdi Aroko burdingintza hobeto ezagutzea da haien asmoa.

Otañu mendiaren magalean indusketa egiten ari dira Burdinola eta Arkeolan Gehiago irakurri

Txinpartak aldizkariaren 32. alea kalean da dagoeneko

2016/07/26

Burdinola elkarteak Txinpartak aldizkaria argitaratzen du urtean bitan bazkideen artean banatzeko eta azken alea, hogeita hamabigarrena, duela gutxi kaleratu du. Pdf-a, berriz, ZingiZangoren webgunetik eskuratu dezakezue, debalde.

Txinpartak aldizkariaren 32. alea kalean da dagoeneko Gehiago irakurri 2 erantzun daude

Eufemiano Iturriri buruz Euskadi Irratian

2016/07/23

Eufemiano Iturri lasterketak, aurten, jakin-min berezia sortu du bai Legazpin, bai Legazpitik kanpo. Horren adibide da, gaur, Andoni Zabaleta antolatzaileari Euskadi Irratiko Amarauna saioan egin dioten elkarrizketa hau:

Eufemiano Iturriri buruz Euskadi Irratian Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

"Gelajauziak" Gotzon Aranbururen bideoan

2016/07/23

Kukairen atzoko "Gelajauziak" argitaratu ditu naiz.eus agerkariak, Gotzon Aranburuk ondutako bideoan. Hona hemen:

"Gelajauziak" Gotzon Aranbururen bideoan Gehiago irakurri

"Joxe Martin Etxeberria" pintura lehiaketa

2016/07/21

Hona hemen XIV. Joxe Martin Etxeberria pintura lehiaketaren oinarriak eta kartela:

"Joxe Martin Etxeberria" pintura lehiaketa Gehiago irakurri

Bideoak
Bertso eskolaren kanpaina 2016-2017 ikasturtean izen-emateko honako bideoa egin dute Legazpiko Bertso-olariak bertso eskolako gazteek. Bideoa Antton Iraetak eta Joxe Arizkorretak ondu dute.
« Abuztua 2016 »
Abuztua
IgAlAsAzOgOrLr
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Azken erantzunak
Espainiatik txapela ekarri berritan, zorionak ... Espainian txapeldun, 2016/08/28 12:44
Junetorriren zerbitzuak, noski! Gaueko hori ... Brinkiolatarra, 2016/08/26 17:41
Autobusarena oso oso ondo, bai. Ea irailetik ... Brinkolatarra, 2016/08/26 17:38
Legazpiarrak exodoa Brinkolaruntz. Autobusarena ... Gora Brinkolako festak, 2016/08/24 21:55
Txinpartak eta antzeko hainbat lanek, ez ote ... Joseba, 2016/07/27 14:51
Egia da Saletxeren hizkera barrokoak ez duela ... opor, 2016/07/27 10:37
http://www.berria.eus/paperekoa/5002021/029/002/20... Errugabea, 2016/07/23 15:27
Hainbeste muntai ta gero, sinezteziñe!!! Gora San Inaziok!!!, 2016/07/21 11:37