Hemen zaude: Hasiera / Albisteak

Albisteak

ADIFek aldiriko trenetarako beste linea bat egitea aztertuko du

2017/05/29 15:41
Udalak alkateak ADIFekin egindako bileraren berri bidali digu. Legazpin aldiriko trenetarako beste linea bat egitea aztertuko du ADIFek.

ADIF enpresak Legazpin aldiriko trenetarako beste linea bat egitea aztertuko du

Joan den maiatzaren 17an, alkatea Madrilera joan zen eta bilera izan zuen ADIFeko lehendakariarekin eta arduradun nagusiekin.

2015ean, Legazpiko aldiriko tren geltokian irisgarritasuna hobetzeko xedearekin, nasak igotzeko proiektua onartu zuen ADIFek.

Arrazoi desberdinengatik proiektua ez dela egin ikusita, Mª Eugenia Iparragirre EAJ-PNV alderdiko senatariak bilera adostu zuen Legazpiko alkatearen eta ADIFeko arduradunen artean.

Bilera hartan, ADIFeko lehendakari Juan Bravo jaunak tren-geralekuaren mendi hegalean hirugarren trenbide bat egiteko aukera lantzen ari direla adierazi zuen. Alkateak hirugarren trenbide hori beste aldean, hau da, hirigunera ematen duen aldean egitea proposatu zuen, modu horretan trenbideak gurutzatzeko lurrazpiko pasabidea eta igogailua ezartzea saihestuko litzatekeelako.

Alkateak gogora ekarri zien ADIFeko arduradunei, Legazpi dela Gipuzkoako aldiriko tren-sareko herri bakarra behar bezalako baldintzak betetzen ez dituen geltokirik ez duena, 8.500 biztanle izan arren eta horietako askok trena sarritan erabiltzen duten arren.

Hirugarren trenbidea egiteak hainbat onura ekarriko ditu: Legazpi Donostiarekin lotuko duen tren-kopurua % 40 igoko da eta trena orduro izan beharrean ordu erdiro izango genuke. Horrezaz gain geralekuaren irisgarritasuna hobetuko da eta trenbidea gurutzatzeko egun dauden arriskuak saihestuko dira; arrisku horiek, gainera, areagotu egiten dira udazken eta negu partean izotza eta elurra egiten duenean.

ADIFeko lehendakariak bi konpromiso hartu zituen: hirugarren trenbidea egitearena aztertzea eta RENFEri jakinaraztea Legazpin egingo den inbertsioa itzultzea aztertu behar duela.

Udako euskal unibertsitatea

2017/05/29 12:21
Udako Euskal Unibertsitateak 45. uda ikastaroak antolatu ditu. Udalak diru-laguntza eskaintzen die matrikulatzen dien herritarrei.

Aurtengoan, Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen 45. uda ikastaroak dira. Hainbat alor eta hainbat tokitan eskaintzen ditu ikastaroak. Eskaintzaren eta matrikulazioaren gaineko informazioa honako helbidean aurki dezakezue:

http://www.ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroak.

Eta horrezaz gain, hemen duzue UEUk kaleratu duen informazio-eskuorria:

http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/files/2017/05/UI45-eskuorria-txiki.pdf

Legazpiko Udalak diru-laguntza eskaintzen die ikastaro horietan parte hartuko duten herritarrei. Diru-laguntza eskatzeko epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik. Informazio gehiago udaletxeko arreta bulegoan jaso dezakezue edo honako e-postara bidal ditzakezue zuen galderak:

iurzelai@legazpi.eus.

Mintzaturismoa iruditan

2017/05/29 11:27
Legazpiko Mintzalagunak Urdaibai aldean ibili ziren larunbatean. Julian Auzmendik argazkitan jaso du eguna.
Mintzaturismoa iruditan

Mintzalagunak Urdaibain (Julian Auzmendi)

Urdaibai Center-en, Kortezubiko Marpollo jatetxean eta Mundakan ibili ziren. Julian Auzmendik ateratako argazkiak gure galerian gorde ditugu:

http://www.zingizango.eus/argazkiak/taldeak/mintzalagunak/mintzaturismoa-2017/

Burdinola Aezkoan

2017/05/29 08:55
Maiatzaren 20an Burdinolak urtero antolatu ohi duen kultur-ibilaldia egin zen. Aurten Nafarroako Aezkoa harana ezagutzera. Luis Mari Muruaren argazkia bidali digute.
Burdinola Aezkoan

Burdinolan Aezkoan (Luis Mari Murua)

Urdazubin Iñigo Imaz Martinez historialaria zuten zain eta bere eskutik Aribe, Orbaizeta, Abaurreagaina, Garaioa eta Orreaga inguruak bisitatu zituzten.

55 lagunek egin zuten ibilaldia, autobusa beteta. Eguraldia eta gure arteko giroa bikaina izan zuten.

Gure Esku Dago: galdera-ikurra euripean

2017/05/26 22:35
Euriak ezin izan du Gure Esku Dagoren galdera-ikurra ezabatu. Ekainaren 10erako ekitaldirako autobusa hartzeko Karibe Zaharrean, Gurrutxagan eta Katilun eman daiteke izena.
Gure Esku Dago: galdera-ikurra euripean

Legazpiarren galdera-ikurra euripean (Elena Aseginozala)

Gaur, ostirala, Bilborako entsegu gisara, herriko plazan galdera-ikurra marraztu dute legazpiarrek. Euriak nahi zuen, baina ez du galdera-ikurra ezabatzea lortu.

Ekainaren 10ean galdera-ikurra marraztuko da Bilbon. Autobusean joateko izena eman daiteke, dagoeneko, Karibe Zaharra, Gurrutxaga eta Katilu tabernetan. Bi euroko konpromiso-txartelak ere salgai dauzkate Legazpiko Gure Esku Dago-ko kideek.

 

 

Buztindegi: sari banaketa

2017/05/26 15:26
Bukatutzat eman dituzte 2017ko jokoak eta txapeldunei eta txapeldunordeei sariak eman dizkiete. Luis Mari Muruak parte-hartzaileei egindako argazkia eta oharra bidali digu Buztindegik.
Buztindegi: sari banaketa

Buztindegiko kideak (Luis Mari Murua)

Hamar mahai-joko desberdin gauzatu dira eta lehia gogorra izan zen guztietan. Bitan, briskan eta musean, probintzia mailako finaletara iritsi zen eta Filo Fernandez eta Lorenzo Alonso bikoteak briskako txapela eskuratzea lortu zuen. Eta titulua jasotzeko atarian geratu ziren Patxi Gustiz eta Victor Ruiz musean.

Bost modalitatetan Buztintegiko ordezkariek finalerdietara iristea lortu zuten.

Itolarria

2017/05/26 08:36
Hauxe da Xegun Altolagirreren gaurko ipuina.

Itsas azalera irtetea lortu nuen lehen aldian itsasontzia urruntzen ikusi nuen. Oihu egin nuen, deiadar besoak nola hala astintzen nituen bitartean.

-Lagundu! Lagundu!

Osorik irakurri: http://xegun.eus/itolarria/

Ekaineko kultur egitaraua

2017/05/25 17:47
Hona ekarri dugu ekaineko Kultura Sailak argitaratu duen kultur egitaraua.

Kultur egitarauaren gainean klik egin.

Gure Esku Dago: pertsonazko galdera-ikurra

2017/05/25 08:48
Bihar, 21:00etan, plazan, pertsonez betetako galdera ikurra marraztuko du Gure Esku Dago ekimenak.
Gure Esku Dago: pertsonazko galdera-ikurra

Handiago ikusteko, klik egin

19:00etatik aurrera Prest eguna antolatu du Legazpiko Gure Esku Dagok. Helburua ekainaren 10eko Bilboko manifestazioa girotzea da. Legazpiar guztiei egiten diete bertaratzeko deia.

Organo eta klarinete kontzertua

2017/05/25 08:34
Organo musika zikloko azken kontzertua izango da igandean. Hauxe egitaraua:
Organo eta klarinete kontzertua

Handiago ikusteko, klik egin

ORGANO MUSIKA ZIKLOKO AZKEN KONTZERTUA

Miriam Cepeda eta Luis Alberto Requejo maiatzaren 28an Igandea, arratsaldeko 19:00etan, Legazpiko Parrokian

Maiatzaren 28an izango da azken kontzertua eta organoa eta klarinetea izango ditugu protagonista.

Egitaraua

Legazpi. 2017-5-28

1. J.S. BACH (1685 1750) *

Aria "Erbarme dich"

2. J.S. BACH (1685 1750)

Preludio y fuga en la m BWV 543

3. S. RACHMANINOFF (1873 – 1943)*

Vocalise

4. J. RUTTER (1945 – )

Toccata in seven

5. H. VILLALOBOS (1887 1959)*

Cantilena (Bachianas Brasileiras n.5)

6. V. MONTI (1868 – 1922)*

Csárdás

7. G. GERSHWIN (1898 – 1937)

Summertime

8. G. VERDI / L. BASSI (1813 – 1901)*

“Rigoletto” Fantasía de Concierto

Gaiak