Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / 2018ko inbertsio-proiektuak bozkatzeko aukera

2018ko inbertsio-proiektuak bozkatzeko aukera

2017/10/27 18:45
14 dira bozkatu daitezkeen parte hartze bidezko aurrekontuko inbertsio-proiektuak. Hau da Udalaren oharra:

Urriaren 30etik aurrera eta azaroaren 15era arte, aukeratu diren 14 inbertsio-proiektuetatik 2 hautatu ahal daitezke boto bidez.

Aurkeztutako 35 proposamen aztertu ondoren, horietatik proiektu asko aurreikusitako 50.000 € baino kostu txikiagokoak direla ikusi dugu. Horregatik, 10 proiektu-proposamen aukeratu dira eta horiei iaz egin gabe geratu ziren 4 proiektu gehitu zaizkie; orain herritarrek dute hitza.

Aurkeztu diren gainerako proiektuetatik: 4 laster gauzatzea aurreikusita dago, 10 egingo diren proiektuak dira baina ez parte hartze bidezko aurrekontu gisa eta 9 baztertu egin dira arrazoi desberdinengatik, hala nola, ezarritako 50.000 €ko muga gainditzen dituzten proiektuak direlako edo konponbide zaila duten proiektuak direlako edo lege-zailtasunak dituztelako,….

Botoa emateko, 14 inbertsio-proiektuen zerrendarekin osatu den inprimakia erabiliko da. Pertsona bakoitzak proiektu horietatik 2 aukeratu ahal izango ditu: 1 zenbakiarekin lehenetsitako proiektua adieraziko da eta 2 zenbakiarekin bigarren aukera adieraziko da. 1 zenbakiarekin markatutako proiektuak 2 puntu jasoko ditu eta 2 zenbakiarekin markatutakoak puntu bakarra jasoko du.

Parte hartuko duten pertsona guztien artean Legazpiko denda batean erabiliko den 50 €ko erosketa-txartel bat zozketatuko da.

Hemendik, legazpiar guztiak animatu nahi ditugu 2 proposamen aukeratzera eta 2018ko aurrekontuen 300.000 € zertan erabiliko diren erabakitzera. EMAN BOTOA!

Aurkezpena

galder
galder dio:
2017/10/28 11:13
Galdera udalari: bete edo exekutatu al dira Legazpiko herritarrek bozkatu eta onartu zituzten 2017ko inbertsio-proiektuak? Exekutatu ez direnak zergatik utzi dira bertan behera?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak