Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / “Cyrano de Bergerac” Opera, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

“Cyrano de Bergerac” Opera, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

2018/11/08 13:04
Azaroaren 14 eta 21ean, asteazkenak, bi zatitan eskainiko da 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian. Ohi bezala, gazteleraz azpidatzirik eskainiko da, eta eskuliburuak areto sarreran aurkituko ditu ikus-entzuleak.

“Cyrano de Bergerac” lau ekitaldiko opera da.

Egilea: Franco Alfano (1876-1954).

Libretoa: Henri Cain, Edmond Rostand frantses idazleak idatzitako izen bereko draman oinarrituta. Bertan, Cyrano de bergerac (1619-1655) idazle eta soldatuaren bizitza kontatzen da.

Erromako Opera antzokian eskaini zen lehenengo aldiz 1936ko urtarrilaren 22an. Bertsio frantsesa ere egin zen eta italiarrak baino ospe handiagoa lortu zuen; bertsio hori Pariseko Opera-Comique antzokian eskaini zen lehen aldiz 1936ko maiatzaren 29an.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak