Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / 66.000 €ko diru-laguntza GFAtik eta HAEEtik

66.000 €ko diru-laguntza GFAtik eta HAEEtik

2016/09/21 19:25
Legazpik 66.000 €ko diru-laguntza jaso du Gipuzkoako Foru Aldunditik eta HAEEtik. Honako oharra bidali digu Udalak:

Honako gaietarako dira diru-laguntza horiek: kirola, landa-bideak eta Agirre Etxeberri etxeko teilatua eta prestakuntza.

Abuztuan eta irailean zehar Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Foru Aldundiak Gipuzkoako udalerriei onartu dizkien hainbat diru-laguntza argitaratu dira eta horietatik 63.000 € Legazpik jasoko ditu. HAEEtik berriz beste 2.835 €ko diru-laguntza jaso da.

Foru Aldunditik jasotako diru-laguntzak honakoak dira:

Landa-bideetarako, adibidez, 33.657 €ko diru-laguntza jaso da Arizti Goikoa, Biurrain Goikoa eta Mantxola-Nire Kaiola landa-bideak konpontzeko.

Kirol arloan 10.126 €ko diru-laguntza jaso da honako gauzetarako: kirola kudeatzeko eta bultzatzeko toki egituretarako, igeri egiten ikasteko, UDA kanpainaren barruan udako jolas kirolak sustatzeko, denontzako kirola bultzatzeko eta desgaitasunen bat duten pertsonenei zuzendutako kirol jarduerak egiteko.

Euskara arloan 7.259 €ko diru-laguntza jaso da esparru sozialean euskararen erabilera indartzeko.

Azkenik, 12.000 €ko diru-laguntza jaso da Agirretxeberri etxeko teilatua konpontzeko.

Barne prestakuntzarako berriz, beste 2.835 € jaso dira HAEEtik barne prestakuntzarako.

etiketak:
begibarrekoazeria
begibarrekoazeria dio:
2016/09/23 09:54
Oso ondo horrelako albiste ponposoak jartzea. Albisteari zenbait datu falta bazaizkio ere, nahita ezkutatuko datuak direla somatzen det.
Gogoratzen naiz pistinan obra ponposoaren notizia “a todo color” Francés eta Imaz(PNV) domilak jartzen (http://www.diariovasco.com/[…]ikuna-20151027000927-v.html) baina obra ponposoa txapuza bat izan zen hasieratik, hiru aldiz itixi zuten pistina martxan jarri ta gero. Eta gutxi izango balitz hiru hilabete pasa ondoren erabiltzaileak bi astetan ezin izan dugu pistina erabili. Baina honi buruz notizirik ez!!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak