Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Abiatu da Gaztetxeko bertso-tailerra

Abiatu da Gaztetxeko bertso-tailerra

2016/10/08 13:25
Dozena bat lagun elkartu ziren ostiralean bertso tailerrari ekiteko. Ostiralero elkartuko dira, 19:00etan, eta, izena emateko epe-mugarik ez dago. Nahi duena nahi duenean joan daitekeela adierazi digute.
Abiatu da Gaztetxeko bertso-tailerra

Gaztetxeko bertso-tailerrean talde-lanean

Bertsoaren inguruko zenbait azalpen entzun eta taldean egin zituzten ariketak. Tailerreko kideen artean denetik omen dago: bertso-eskolan dabiltzanak batzuk eta, beste batzuk bertsoaren ingurura lehenengo aldiz gerturatu direnak. Bertsoaren ezagutza handixeagoa edo txikixeagoa izan, tokia denentzat dagoela jakinarazi digute antolatzaileek. Hala ere, ostiralean azaldutako jende-kopuruarekin oso gustura ziren.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak