Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Agenda 21 Foroaren tailerra

Agenda 21 Foroaren tailerra

2018/03/08 12:45
Martxoaren 15ean egingo da. Hauxe da Udalaren Lurraldetasun arloak bidalitako oharra:

Martxoak 15

Agenda 21 Foroaren tailerra

Kaixo, lagun:

Zuregana zuzentzen gara Legazpiko Agenda 21 Foroaren hurrengo saioan parte hartzeko gonbidapena luzatzeko. Bilera:

  • Martxoaren 15ean –osteguna- izango da.
  • Udaletxeko batzar aretoan, 18:30etik 20:00etara.

Hain euritsua izaten ari den negu honetan lan-ildo berri bat zabaltzea proposatzen dizuegu Foroan: Drainatze Iraunkorreko Sistemak.

Sistema horiek iragazgaitzak diren lurzoruetan aplikatzen dira, euri-uren kudeaketa hobea errazteko. Hori oinarri izanik, hurrengo saioan honakoa proposatzen dizuegu:

  • Drainatze iraunkorreko sistemak nola funtzionatzen duten ezagutzea; horretarako gaian aditua den teknikari bat izango da gurekin.
  • Zuen laguntzarekin Legazpin drainatze eskasagatik ura non pilatzen den identifikatzea, aurrera begira teknika horiek aplikatu ahal izateko. Horrelako eremurik ezagutzen baduzu, hartu gogoan saioan komentatzeko.

Bileran parte hartuko duzulakoan, eskerrik asko!

Legazpin, 2018ko martxoaren 6an

Eric Galvez, Lurraldetasunaren Batzordeko zinegotzi arduraduna

 

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak