Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Agenda 21eko Foroaren bilera

Agenda 21eko Foroaren bilera

2018/04/12 13:30
apirilaren 19an, osteguna, 18:30ean izango da udaletxean. Hauxe da Udalak bidalitako oharra;

Agenda 21eko Foroaren bilera

apirilaren 19an, osteguna, 18:30etan Udaletxean

Oraingo honetan Udaletik eta Sasieta Mankomunitatetik hobetu beharrekotzat jotzen dugun gai bati heldu nahi diogu:

Hain zuzen ere kanpotik Legazpira bizitzera iristen diren pertsona eta familiei hondakinak bereiztu eta biltzeko sistemari buruz ematen diegun informazioa.

-       Gaur, zer informazio eskaintzen zaie? Nola egiten da?

-       Datozen pertsonek nola jasotzen dute?

-       Zertan eta nola hobetu daiteke hori guztia, errazagoa eta ulergarriagoa izan dadin?

Elkarrekin horren inguruan lanketa bat egitea proposatzen dizuegu, Legazpin bizitzen denbora gehiago eta gutxiago daramaten pertsonen begiradak batuz, beti ere helburu partekatu batekin: gaur egiten duguna hobetzea.

Etorriko zarelakoan, eskerrik asko!

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak