Hemen zaude: Hasiera / Albisteak

Albisteak

Agorreko jaietako Sukaldari Lehiaketa

2018/07/16 14:05
Zein plater prestatuko den erabakitzeko bilera, datorren irailaren 5ean, 18:00etan egingo da Kultur Etxean. Bertara joan ezin denak, goizez, 943737030 telefonora deituta, eman dezake izena. Hauxe kultura teknikariaren oharra:
Agorreko jaietako Sukaldari Lehiaketa

2015eko irabazleak (Gotzon Aranburu-Goierriko Hitza)

Jaun/Andere Agurgarri hori:

Honako honen bidez jakin arazi nahi dizugu aurtengoan ere AGORREKO SANTIKUTZ Jaien barnean, Sukaldari Lehiaketa antolatzekotan garela.

Lehiaketa honen XXXVI. edizioa izango da aurtengoa, irailaren 15ean egingo da.

Aurtengoan ere lehiaketa goizean egingo da, 11:00etan hasi eta 14:00etan sari banaketa. Ohi bezala talde bakoitzak eramango du prestaturikoa taldekideekin bazkaltzeko.

Zein plater prestatuko den erabakitzeko bilera datorren irailaren 5ean, 18:00etan egingo da Kultur Etxean.

Parte hartzea erabat irekia dela gogora ekarri nai dizuegu gutun honen bidez, elkarte, talde edo bikote soil gisa.

Beraz, parte hartzeko asmoa izango bazenute, irailaren 4a baino baino lehen jakin arazi iezaiguzu edo bilerara etorri aipatu egun eta orduan, edo 737030 telefonora deituz (goizez) zuen parte-hartzearen berri emateko.

Besterik gabe.

Legazpin, 2018.eko uztailaren 13an

KULTURA TEKNIKARIAK

Izenp.: Jone Dorronsoro

Sahararen aldeko jaialdiko zenbaki irabazleak

2018/07/14 13:35
Irene Paredes eta Xabi Prieto futbol-jokalarien kamisetak zozketatu ziren jaialdian. 367 zenbakiak Xabirena irabazi zuen eta 242 zenbakiak Irenerena.
Sahararen aldeko jaialdiko zenbaki irabazleak

Legazpiko erraldoiak ere bertan izan ziren

Xabiren kamisetaren irabazleak jaialdian bertan jaso zuen. Ireneren kamisetaren irabazlea, jaialdi bukaeran, oraindik agertu gabe zegoen.

Jaialdi arrakastatsu eta oso parte-hartzailea izan zen. Bukaeran, Fronte Polisarioko kideek legazpiarren elkartasuna eskertu zuten.

Hare Haizeako Patxi Otaegiri Goierriko Hitzak jaialdiari buruzko elkarrizketa egin zion:

http://goierri.hitza.eus/2018/07/12/pozgarria-izan-da-ia-elkarte-guztiak-parte-hartzeko-prest-egotea/

Orain Presoak Tour

2018/07/13 08:01
Uztailaren 20an abiatuko da Orain Presoak Tour ekimena eta Goierritik ere igaroko da. Hauxe da antolatzaileen oharra:
Orain Presoak Tour

Klik egin

Orain Presoak kanpainaren barruan txirringa martxa antolatu da TOUR izenarekin. Uztailaren 20an  hasiko da Mont de Marsanen eta uztailaren 23an bukatuko da Zaballan. Orotara lau etapa egongo dira:

Uztailak 20: Mont deMarsan- Baiona.
Uztailak 21: Baiona-Donostia.
Uztailak 22: Donostia- Altsasu.
Uztailak 23: Altsasu - Zaballa.

Nahi duenak parte hartu dezake  etapa guztietan; tarteka edo etapa bakar batean.Goierritik pasako dela kontuan izanda, aukera paregabea izan daiteke ekitaldi honetan parte hartu ahal izateko. Kartelean agertzen da Goierriko ordutegia eta interesaruek www.sare.eus izena eman dezakete

Egutegiaren ekaineko irabazlea

2018/07/12 17:25
Hauxe da Udalak bidalitako informazioa:
Egutegiaren ekaineko irabazlea

Ekaineko irabazlea

2018ko egutegia- EKAINA

38 erantzun jaso dira.

Egindako zozketan, MONIKA AZPIAZU, Legazpiko komertzioetan erabiltzeko sari bonoaren (50€ko balioa duena) irabazlea  izan da.

EKAINEKO zuhaitz legazpiarraren izena:

Aranondoa  (Prunus domestica)

Udal egutegiko UZTAILEKO hilabetean azaltzen den Legazpiko zuhaitz baten izena eta zein Legazpiko kaletan kokatuta dagoen azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.

Erantzunak Udaleko web gunearen bidez edo Udaleko sarreran dagoen orritxo betez eman daitezke.

Aztiriko jaiak

2018/07/11 13:45
Albistearen irudian duzue Aztiriko jaien egitaraua.
Aztiriko jaiak

Klik egin gainean

Uztailaren 18tik 22ra bitarteko egitaraua antolatu dute aztiriarrek.

Iñaki Errekabideri azken agurra

2018/07/10 16:36
Gotzon Aranburuk Hendaian egindako azken agurra bideoan jaso du, Goierriko Hitzarako. Hona hemen:

Gipuzkoak ontziak birziklatzeko planta berria izango du Legazpin

2018/07/10 08:45
Aldundiaren gipuzkoaingurumena.eus gunean argitaratu da albistea.
Gipuzkoak ontziak birziklatzeko planta berria izango du Legazpin

gipuzkoaingurumena.eus

Instalazio berriek 2.000 t plastikozko poltsa tratatuko dituzte. GHK-k 2.627.000 € inbertitu ditu urtean 25.000 t ontzi tratatzeko gaitasuna duen planta berrian. Instalazio berriek 2.000 t plastikozko poltsa tratatuko dituzte; horrela, poltsa horiek birziklatzeaz gain, horiek botatzeagatik sortutako kutsadura arazoak ekidin ahalko dira. José Ignacio Asensio: “Legazpiko planta berria bezalako azpiegiturei esker, Gipuzkoak aurrera egin, eta birziklatze datuak hobe ditzake".

Osorik irakurtzeko: http://www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/-/gipuzkoak-ontziak-birziklatzeko-planta-berria-izango-du-legazpin

Nerea Elustondo bakarka

2018/07/08 14:45
Ostiralean Ez Da Kasualitatea bertso musikatuen saioa izan genuen Agirre-Etxeberrin. Bertsolari eta musikariak asko heldu ziren entzuleengana, eta antzeman zen hori entzuleen bukaerako iruzkinetan. Hona hemen, horren adibide,, Nerea Elustondok bakarka egindako lana:
Nerea Elustondo bakarka

Maite Nereari gaia azaltzen

Maite Berriozabalek honako gaia jarri zion: azaldu jarri dizuten etiketa bat, zure buruari jarri izan diozun etiketa bat eta zure buruari jarri nahiko zeniokeen etiketa bat.

KZgunea: uztail eta irailekoak

2018/07/06 10:33
KZguneak uztail eta irailerako ikastaroak bidali dizkigu:

La Basu Legazpin

2018/07/06 09:45
Gotzon Aranburuk bideoan jaso ditu La Basuren atzoko zenbait pasarte, naiz.eus agerkarirako.

La Basu Legazpin egon da, eta bere abestiekin dantzan jarri ditu legazpiarrak euskal emakume rapeatzaile bakarrak. Gainera, rap ikastaro txiki bat eskaini du, eta Altsasuko gazteak izan ditu gogoan.

Bideoa ikusteko: https://www.naiz.eus/eu/mediateca/video/legazpiarrak-euskaraz-rapeatzen-jarri-ditu-la-basuk

Gaiak