Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Agirre-Etxeberri proiektua

Agirre-Etxeberri proiektua

2016/02/11 15:45
Agirre-Etxeberri proiektuak 300.000 €-ko diru-laguntza jasoko du Eusko Jaurlaritzatik. Honela dio Udalaren oharrak:

Diru-laguntza Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzatik jaso da.

Diru-laguntza deialdia joan den 2015eko urrian argitaratu zen aginduaren arabera arautu zen eta eskaera egin ahal izateko ezinbestekoa zen monumentu-multzoaren kalifikazioa jasotzea. Beraz, hori eskuratzeko egin beharrekoak egin ondoren, 2015eko irailean aipatu kalifikazioa lortu zen.

Diru-laguntza hori euskal kultur ondarea babesteko eta zaintzeko ematen da. Eginbehar hori erabilera berria onartzerakoan bete beharrekoa da eta Agirre-Etxeberri etxearen kasuan Musika Eskola izango da erabilera hori, eraikinarekin bateragarria izango dena.

Berri ona da jaso duguna eta, ondorioz, 2016an ilusioz emango zaie hasiera Agirre Etxeberri birmoldatzeko lanei.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak