Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Agirreburualde Suitzako Europar kopan izango da

Agirreburualde Suitzako Europar kopan izango da

2017/08/08 17:42
Maldan Behera inertzia kirolen elkarteko Julen Agirreburualde, Suitzan izango da, bi aste barru, goitiberen Europar kopa lehiatzen.

Uztailaren azken astean Italiara bidaiatzekoa zen Julen Agirreburualde Europako txapelketa lehiatzera. Gaixoaldi bat medio, ezin izan zuen bidaiatu. Hori dela eta, Europar Speeddown Federazioak (FISD) gonbidapena luzatu dio abuztuaren 19 eta 20an Suitzako Frutigen herrian izango den proban parte hartzeko.

Proba hau, Europar kopako sei probetatik, aurtengo bosgarrena izango da. Sailkapen nagusirako aukerarik ez, baina lasterketaren lehian ibili nahi du legazpiarrak, bere mailarik onena europar pilotu onenei erakutsiz.

Bien bitarte, Elkarteko gainontzeko pilotuek Donostiako proban hartuko dute parte igande honetan, Abuztuak 13.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak