Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Agorreko Santikutzak

Agorreko Santikutzak

2017/08/06 13:30
Hauxe aurtengo egitaraua:
Agorreko Santikutzak

Agorreko Santikutzetan izango da Gozategi (gozategi.eus)

AGORREKO SANTIKUTZAK 2017

IRAILAK 15, OSTIRALA

17:00: HAURREN BIZIKLETA FESTA, Telleriarteko Txirrindulari Elkartearen eskutik, Euskal Herria plazan. Izen ematea 16:00etatik aurrera.

18:30: LEK ERRALDOI ETA BURUHANDI KONPARTSAREN KALEJIRA, Urolatarrak txarangarekin.

20:00: BERTSO-TRIKI POTEOA: Bertsolariak: Unai Mendizabal, Aratz Igartzabal eta Ane Beloki. Trikitilariak: Uxue Untzilla eta Oihane Gurrutxaga. Kale Nagusian hasita, Bertso Olariak elkarteak sustaturik.

21:30: KANTU AFARIA: Doinua Musika Eskolaren eskutik, Gernika plazan. (Eguraldiak lagunduko ez balu, Azokan). Ogitartekoak eta ardoa eta ura izango dira aurtengoan.

23:30: R Ke R Elektrotxaranga erdiguneko kaleetan barna.

IRAILAK 16, LARUNBATA

10:30:VII. DUATLOI TXIKIA, Euskal Herria plazan.

11:00:XXXV. SUKALDARI LEHIAKETAREN hasiera, Azokan.

11:30: HAURRENTZAKO BOLA TXAPELKETA, Danantzako Herri bolatokian.            

11:30: ERRALDOI ALARDEA Latxartegi kaletik abiatuta, LEK Legazpiko Erraldoi Konpartsak sustaturik. Parte hartuko dute Añorga, Ordizia, Barakaldo, Borja (Zaragoza) eta Legazpiko konpartsek. Elutxak txaranga, trikitilari eta dultzaineroak jarriko dute musika.

14:00: Sukaldari lehiaketako SARI BANAKETA, Azokan.               

15:30: 3x3 SASKIBALOI TXAPELKETA HERRIKOIA Azokan, Andraitz Saskibaloi taldeak sustaturik.        

17:30: ATLETISMOKO XVIII. MILIA HIRITARRA, Aizkorri kalean. Goierri Garaia Atletismo Taldeak sustaturik.                        

18:00: ERRALDOI ALARDEA erdiguneko kaleetan LEK Legazpiko Erraldoi konpartsak sustaturik. Parte hartuko dute Añorga, Ordizia, Barakaldo, Borja (Zaragoza) eta Legazpiko konpartsek. Elutxak txaranga, trikitilari eta dultzaineroak jarriko dute musika.        

18:00: TELLERIARTEKO TALOGILEAK, Euskal Herria plazan. 

19:00: DANTZA EMANALDIA: Sanlucar la Mayorko (Sevilla) Al-Saraf dantza taldea, Korosti Dantza taldeak sustaturik. Gernika plazan. (Eguraldiak lagunduko ez balu Urbeltz Pilotalekuan)                        

23:30:GURE ESKU DAGO KONTZERTUA: “Gozategi, 25 urte”, Euskal Herria plazan.

IRAILAK 17, IGANDEA - GOROSTIAGARA IGOERA

9:00: DIANA Goiz Deia Txistulari taldearekin, erdiguneko kaleetan.

10:00: PROBINTZI MAILAKO BOLA TXAPELKETA, Danantzako herri bolatokian. Izen-ematea, 10:00etatik 11:00etara.

11:00:MEZA, Gorostiaga mendian.

11:45:HAMAIKETAKOA eta ERROMERIA, Goiz Deia Txistulari Taldearekin, Gorostiaga mendian.

13:00: LEGAZPI MUSIKA BANDAren kalejira. Amaiera Euskal Herria plazan.        

16:00: HERRI MAILAKO PLATER TIRAKETA, Urtatzazar Tiro Zelaian. Antolatzailea: Tiro Olinpiko Elkartea.

16:00:XAKE TORNEOA, Kale Nagusian, Santikutz Xake Elkartearen eskutik. (Eguraldi txarra balitz Elizako arkupeetan).

17:00:HAUR ETA GAZTETXOENTZAT IKUSKIZUNA: “Txapela buruan eta dantza munduan” Eidabe taldearen eskutik, Euskal Herria plazan.

19:00: EUSKORLEANS DIXIE BAND erdiguneko kaleetan.

OHARRAK

Jaietan saiatu hondakinik ez sortzen, baina sortzen baduzu ondo sailkatu, behar bezala birziklatzeko.

Txosna gunea: ez da egongo aurtengoan, ez baita eskaririk izan.

Argazkilaria: udalak hala eskatuta, argazkilari bat arituko da jaietako ekitaldi batzuetan argazkiak ateratzen.

Junetorri

Junetorri autobus zerbitzu berezia egongo da irailaren 15,16 eta 17an (ostirala, larunbata eta igandea). Ohiko ibilbidea egingo du eta ordutegi hau izango du: goizez, 10:30etik 14:30era, eta arratsaldez, 17:30etatik 21:47ra.

Informazio gehiago: www.junetorri.com

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak