Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Agorreko Santikutzak: Kantu-afaria

Agorreko Santikutzak: Kantu-afaria

2016/09/08 08:26
Doinua Musika Eskolak biharko kantu-afariari buruzko oharra eta kartela bidali dizkigu. Hona hemen:
Agorreko Santikutzak: Kantu-afaria

Handiago ikusteko, klik egin gainean

Aurreko urteetan bezala, ostiral honetan, hilak 9, Doinua Musika Eskolak antolatutako Kantu Afaria izango dugu, 21:30ean Gernika Plazan (eguraldi txarra egingo balu, Azokan).

Aurten, ohitura den bezela, ogitartekoa eta edaria (ura eta ardoa) izango duzue bertan eskuragarri, 3 euroren truke, 21:00etatik aurrera.

Familian eta lagunartean parte hartzera gonbidatzen dugu, musikaz eta herriko abestiez gozatzeko.

Gainera, egun hauetan zehar, Musika eta Mugimenduko eta Lenguaia musikaleko ikasleak bertan guztiok batera abestuko ditugun hainbat kantu ikasten dabiltza.

Aldez aurretik, gaueko 21:00etatik aurrera, 2010eko Kantu Afarian Txakel Urartek ateratako argazkien bilduma proiektatuko da

Elkar ikusiko dugulakoan, agur eta Gora Santikutz txikiak!!

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak