Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Agorreko Santikutzak: sukaldari lehiaketa

Agorreko Santikutzak: sukaldari lehiaketa

2017/07/24 13:15
Parte hartu nahi dutenek irailaren 4a baino lehen eman behar dute izena. Honela dio Kultura Sailaren oharrak:

Jaun/Andere Agurgarri hori:

Honako honen bidez jakin arazi nahi dizugu aurtengoan ere AGORREKO SANTIKUTZ Jaien barnean, Sukaldari Lehiaketa antolatzekotan garela.

Lehiaketa honen XXXV. edizioa izango da aurtengoa, irailaren 16ean egingo da.

Aurtengoan ere lehiaketa goizean egingo da, 11:00etan hasi eta 14:00etan sari banaketa. Ohi bezala talde bakoitzak eramango du prestaturikoa taldekideekin bazkaltzeko.

Zein plater prestatuko den erabakitzeko bilera datorren irailaren 5ean, 18:00etan egingo da Kultur Etxean.

Parte hartzea erabat irekia dela gogora ekarri nai dizuegu gutun honen bidez , elkarte , talde edo bikote soil gisa.

Beraz, parte hartzeko asmoa izango bazenute, irailaren 4a baino lehen jakinarazi iezaguzu edo bilerara etorri aipatu egun eta orduan, edo 737030 telefonora deituz (goizez) zuen parte-hartzearen berri emateko.

Besterik gabe.

Legazpin, 2017.eko uztailaren 21ean

KULTURA TEKNIKARIAK

Izenp.: Jone Dorronsoro.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak