Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Agorreko Santikutzetako txosna ustiatzeko eskaria

Agorreko Santikutzetako txosna ustiatzeko eskaria

2017/06/13 16:40
Ekainaren 30a izango da eskaera egiteko azken eguna. Hauxe Kultura Sailak bidalitako oharra:

Agorreko Santikutzetan txosna jartzeko eskaria egin daiteke.

Ekainaren 30a izango da azken eguna.

Irailaren 15etik 17ra ospatuko diren Agorreko Santikutz jaietan txosna jartzeko eskaria egin daiteke dagoeneko Legazpiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Ondorengoak dira baldintzak:

1.- Eskatzaileak, azkeneko urtean Legazpin jarduera desberdinak garatu dituzten herriko elkarte edo taldeak izango dira. Ez dira eskaera pertsonalak edo alderdi politikoenak onartuko. Gehienez 2 esleipendun. 2 eskari baino gehiago egonez gero, lehentasuna izango dute aurreko ekitaldian −agorreko jaietan− esleipendun izan ez zirenek. Bi plazak osatzen ez badira, gainerakoak aurkeztu direnen artean zozketa eginez esleituko dira.

Dena den, eskatzaileen artean adostasuna lortzen bada, aukera izango da beste ustiatze-formula bat erabiltzeko.

2.- Udalaren kontura joango da olana edo karpa, harraska, argindarra eta ur-hornidura. Gainerako elementuak jartzea,  barra, musika ekipoa (bakarra txosna guztirako) eta bestelakoak, eskatzailearen kontura joango da.

   - Karpa eliza atzeko gunean jarriko da, parkearen ondoan, 10x15x3 metroko neurria izango du, eta barruan ekitaldiak antolatu ahal izateko oholtza jarriko du Udalak.

  - Barruan antolatzen diren emanaldiak edo ekintzak gehienez goizaldeko 03:00etarako bukatu beharko dira.

3.- Aipatu karpa esleipendunek erabiltzeko moduan egongo da irailaren 13ko arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Aldiz, irailaren 19rako arratsaldeko 16:00etarako dena jasota egongo da.

4.- Txosnaren jarduerari irailaren 15eko arratsaldeko 18:00etatik aurrera ekin ahal izango zaio. Jarduera hori irailaren 17ko arratsaldeko 21:00etaraino eskaini ahal izango da.

5.- Ordutegia:

     -  Irekiera, eguerdiko 12:00etan eman ahal izango zaio hasiera jarduerari.

     - Itxiera, goizaldeko 05:00etan itxiko da txosna; ordu horretarako karpak erabat itxita egon beharko du. 6:00etan argindarra kenduko da.

6.- Edalontziak, platerak edo bestelako ontziak berrerabilgarriak izango dira. Horretarako, Udalak herriko elkarteen eskura jarriko du berak duen ontziteria berrerabilgarria, hura erabiltzeko baldintza egokietan. Ontzi horiek denak itzuli egin behar dira eta, beraz, leku agerian jarriko dira horren berri ematen duten kartelak. Kartel horiek Udalak emango ditu.

7.- Txosna eta ingurua garbi eta txukun mantenduko da. Txosnaren barruko garbiketa erabiltzaileari dagokio.

8.- Hondakinak biltzeko, beharrezko ontziak erabiliko dira. Hondakinak ez dira pilatzen utziko eta, beraz, ontzi horiek behar denean hustu egingo dira.  Kanpoaldean, sor daitezkeen hondakinak  biltzeko ontziak jarriko dira.

9.-Txosna gunean Udalerriko hizkuntzaren erabilera irizpideak jarraituz, euskarak derrigorrezko presentzia nabarmena izan beharko du ahozko zein idatzizko edozein adierazpidetan, eta baita jartzen den musikan ere. Erabiliko diren kartel, ohar eta abarrak euskaraz edo, gutxienez, ele bietan idatzi beharko dira. Ele bietan idatziriko testuetan euskarazko zatia bereziki nabarmendu beharko da.

10.- Txosna gunean ez da irudi sexistarik duen kartelik jarriko.

11.- Araudi honetan jasotakoa betetzen ez bada, ez da fidantzarik itzuliko eta hurrengo bi urtetan ezingo da esleipen berri batean parte hartu.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak