Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Aparkaleku gune berria Laubiden

Aparkaleku gune berria Laubiden

2018/02/13 10:46
Hauxe da Udalak bidalitako oharra:

Aparkaleku gune berria Laubide auzoan

Auzoan jartzen ari den igogailu berriaren parean dagoen lur saila alokatzeko akordioa lortu du Udalak.

Joan den otsailaren 12an egin zen Gobernu Batzordean, auzoan jartzen ari den igogailu berriaren parean dagoen eta Goierri tabernaren parera arte doan lur saila alokatzeko kontratua izenpetzea onartu zen.

Alokairu-kontratua 10 urterako sinatuko da eta hileko alokairu-kostua 100 €koa izango da, BEZa kanpo.

Zonaldean aparkatzeko dauden arazoak ikusita, Udalak alokatuko duen eremu hori egokitu egin nahi du, behin-behineko aparkaleku gisa erabili dadin.

Alokairu-kontratua sinatu ondoren, partzela egokitzeko obrak kontratatzeari ekingo zaio eta, era berean, Gure Kabia tabernaren eta Eroski dendaren parean dagoen ondoko partzela ere egokituko da.

Obra horiek amaitu eta gero, zonalde horretan ibilgailuak aparkatzeko 35 plaza berri inguru izango direla aurreikusi da.

etiketak:
Eta Bikuñako aparkalekua noizko?
Eta Bikuñako aparkalekua noizko? dio:
2018/02/13 11:48
Eta Bikuñako aparkalekua noizko? Euria egiten duenean gune hori potzu haundi bat ematen du, itxurazko zoru bat jartzea hainbeste kostatzen da?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak