Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Arantzazu defenda dezagun

Arantzazu defenda dezagun

2016/10/20 11:55
Arantzazuko harrobia handitu nahi dutela eta, sinadurak batzen hasi dira proiektua geldiarazteko. Sinadurak Eusko Jaurlaritzaren ingurumen sailari bidaliko dizkiote. Hauxe diote ekimenaren bultzatzaileek:
  • Gomiztegi–Arantzazuko harrobia handitu nahi dute, gaur eguneko esplotazioa bikoiztuaz.  Proiektu honen handitzeari ezezkoa esaten diogu:
  •  Eremu hau ingurumen legeriak babesten duelako: Natura 2000 kontserbazio Bereziko Eremu sarean eta Aizkorri-Aratz parke naturalaren Periferiako Babes Zonan kokatzen da.
  •  Bertako interes handiko Habitat desberdinen egoera eta babestutako espeziearena arriskuan jarriko duelako.
  •  Akuifero garrantzitsuak dituen unitate hidrogeologikoa izanik, egungo ur dinamika guztiz aldatuko du.
  •  Harrobia hainbat etxebizitza eta Arantzazuko Santutegitik hain gertu egonik, auzotar zein ibiltarien segurtasuna arriskuan jarriko duelako.
  •  Paisaia aldetik izango duen inpaktua basatia izango delako.
  •  Arantzazu eta bere ingurunea guztion ondare delako!!

Sinatu HEMEN​

 

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak