Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Arbe Berlinera: Premium Window Dresser Award 2012

Arbe Berlinera: Premium Window Dresser Award 2012

2012/09/14 09:17
Arbe dendaren erakusleihoa Berlingo Premium Window Dresser Award 2012 sariketaran finalista izateko aukeratu dute. Bozketa dagoeneko irekita dago, urriaren 5era arte.

http://www.premiumexhibitions.com/talents/wda-vote/

Honela dio euren oharrak:

Lagun maiteak, BERRIRO ERE OSPAKIZUNETAN GAUDE!!

Gure erakusleihoek jada oihartzuna izan dute atzerrian eta gure azken proposamena Berlingo Premium Window Dresser Award 2012-tarako finalista aukeratua izan da. Uste dugu, urteetan egindako eginahal eta lanaren ondorioa dela. Beti saiatu gara punta-puntako tendentzien erabileraz erakusleiho garaikide eta gainontzekoengadik erabat ezberdinak egiten.  Beti ere ikusgarritasun puntu hori lortu nahian, sekula ez dugu inortxo ere jarrera epelean utzi. Makina bat herrikoi, probintzialak eta nazioarteko sari bat ere jaso eta gero, aurtengo apirilean, Bartzelonako Visual-meeting aldizkariak gure erakusleihoei buruzko artikulu bat argitaraltu zuen. Eta oraingo irail honetan maila internazionalean aintzat hartu gaituzte azkenik, Berlineko Premium Window Dresser Award-eko finalista aukeratuak izan ondoren.

Gure Maddalen eta Jon Joseba, Alemaiako hiriburuan izan dira joan den abuztuko azken astean, beraiek diseinaturiko erakusleihoaren muntaia egiten eta irailaren 5ean hasiera ofiziala eman zitzaion leihaketari, prentsa espezializatuari eta gainontzeko bestelako komunikabideei aurkezpenarekin batera. Kontuan hartu beharreko oihartzuna izaten ari da, bai Alemanian, bai gainontzeko Europan, eta ziur gaude zuei, gure lagun guztioi esker, hemen ere jakinaraziko dugula honen berri. Zuen laguntza osoa beharko dugu alemaniarrei aurre egiteko. Alemaniarrak ez diren lehen diseinatzaileak gara final honetara heltzen eta, argi daukagu, ez dela batere erraza izango beraien etxean irabaztea. Hala ta guztiz ere, ez dugu dudarik denon artean lortzea posible dugula. Botoak jasotzen duen web orria jada martxan da, (http://www.premiumexhibitions.com/talents/wda-vote/) eta urriaren 5era arte jarraituko du.  
Egun horretan jakinaraziko da zein suertatu den lehiaketan garaile. Irabazleak 2013ko urtarrilean Berlingo Galerias Lafayette-eko erakusleihoak janzteko aukera izango du, Berlin Fashion Week-ekin batera.

Kapaz ikusten dugu geure burua erronka horri aurre egin eta berlindarrak zein alemaniarrak liluratuta uzteko gure erakusleihoetako batekin. Zuen botua eta elkartasuna izango dugulakoan gaude eta aldez aurre bihotzez eskertzen dizuegu.

Besarkada bat

Maddalen & Jon Joseba

Arbe Kirolak

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak