Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Arma tiro pum!

Arma tiro pum!

2018/09/12 18:35
Hauxe da Xegun Altolagirreren gaurko ipuina:

Etxe aurreko lorategiko belarra mozten ari nintzela, belarra mozteko makinak zerbait jo zuen. Makurtu eta belarretan tenkaturik intxaur bat aurkitu nuen. Hau jaso, urrutira bota eta errepidearen erdira erori zela ikusi nuen. Nik eta zuhaitz batetik begira zegoen katagorri batek. Katagorria zuhaitzetik jauzi eta intxaurraren bila abiatu zen orduantxe errepidetik zetorren kotxea bidetik desbideratu araziz. Kotxeak zuhaitzaren kontra jo zuen. Kotxe barrutik tipo handi bat irten zen, amorratuta, hark bazekien nonbait intxaurra nik jaurti nuela eta bizkar aldetik pistola bat aterata niregana zetorren oso keinu itsusiarekin. Baina bidea gurutzatzean kontrako norabidean zetorren kotxe batek harrapatu zuen. Zapla.

Osorik irakurri: http://xegun.eus/arma-tiro-pum/

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak