Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Artzain eguneko eta Agorreko jaietako egitarauetan publizitatea

Artzain eguneko eta Agorreko jaietako egitarauetan publizitatea

2017/06/13 08:36
Artzain eguneko eta Agorreko jaietako egitarauetan publizitatea txertatzeko aukera izango da. Hauxe da Udalaren oharra:

ARTZAIN EGUNEKO ETA AGORREKO JAI EGITARAUETAN PUBLIZITATEA JARTZEKO ESKAINTZA

Aurreko urteetan bezala, Artzain eguneko eta Agorreko jaietako egitarauetan zure publizitatea txertatzeko aukera izango duzu aurtengoan ere. Ekainaren 12an, hasiko da aurten lan horretan arituko den Aloña Susaeta, eskaintza egiteko aurrez-aurreko bisitak egiten. Hala, ere interesa izango bazenu, jar zaitezke berarekin harremanetan e-postaz legazpi2017publi@gmail.com helbidean edo telefonoz 636589675 zenbakira deituz.

Hauek dira aurtengo iragarkien prezioak:

  • Orri osoa:       400€
  • Orri erdia:      240€
  • Faldoia:           135€
  • Faldoi erdia:     70€
  • Aurten ez dago kontrazala kontratatzeko aukerarik.

Maiatzeko jaietako egitaraurako publizitatearekin, Artzain Eguna eta Agorreko Santikutzetako egitarauetakoa ere kontratatu ahal izateko aukera izan zenuen. Hala eginda baduzu, kontutan hartuko dugu, baina orduan egin ez bazenuen, aukera berri bat duzu orain. Hala bi programatan publizitatea kontratatuz gero %10eko deskontua izango duzu.   

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak