Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Asiako liztorren habiak

Asiako liztorren habiak

2016/11/23 14:15
Agirre-Etxeberri parkean eta San Juan auzoa 6an Asiako liztorren habiak daudela antzeman da. Hauxe Udalaren oharra:
Asiako liztorren habiak

(legazpi.eus)

Agirre-Etxeberri parkean eta San Juan auzoa 6an Asiako liztorren habiak daudela antzeman da eta horren berri eman zaio SOS Deiak zerbitzuari. Horren aurrean zera jakinarazi nahi dugu:

Habiak kentzeko edo bertako jarduera neutralizatzeko ardura duten Aldundiko zerbitzuek adierazi dutenez, bi habiak hutsik daudela eta, beraz, ez dago inolako arriskurik herritarrentzako.

Gogoan izan garai honetarako –gehienetan behintzat−, hau da, hotza hasten denerako liztorrek alde egiten dutela habietatik eta ez dira martxora arte itzultzen. Baina, hori bai, liztorrak ez dira aurreko urteko habi berera bueltatzen, berriak egiten dituzte.

Edozein argibidetarako, Udaltzaingoaren telefono-zenbakira dei dezakezue: 943 109662

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak