Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Asteburu luze honetako zine karteldegia

Asteburu luze honetako zine karteldegia

2017/12/05 11:49
6, asteazkena: "Captain Fantastic". Zuz: Matt Ross. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Igande eta jai egunetako saioa. 8, ostirala:. "Rosalie Blun ". Zuz.:Julien Rappaneau. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Igande eta jai egunetako saioa. 10, igandea: "Kikoriki". 17:00etan Latxartegi Aretoan. Haurrentzako saioa. 10, igandea:. "Detroit" Zuz: Kathryn Bigelow. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Igande eta jai egunetako saioa.

Rosalie Blum

 

FITXA TEKNIKOA

 

Jatorrizko izenburua: Rosalie Blum. Urtea: 2015. Iraupena: 97 min. Herrialdea: Frantzia. Zuzendaria: Julien Rappeneau. Gidoia: Julien Rappeneau (Komikia: Camille Jourdy). Musika: Martin Rappeneau. Argazkia: Pierre Cottereau. Aktoreak: Noémie Lvovsky, Kyan Khojandi, Alice Isaaz, Anémone, Philippe Rebbot, Sara Giraudeau, Camille Rutherford, Nicolas Bridet, Pierre Diot, Matthias Van Khache, Grégoire Oestermann, Jean-Michel Lahmi, Aude Pépin, Jaouen Gouevic, Vincent Colombe, Pierre Hancisse, Luna Picoli-Truffaut. Generoa: komedia | Historia gurutzatuak.

 

Julien Rappeneau, Jean-Paul Rappeneau zuzendariaren semea da eta Camille Jourdy idazlearen nobela grafikoa eraman du pantaila handira. Nobela hori 2009an aurkitu zuen, dagoeneko hirugarren bolumena argitaratu eta gero. Zinegileari obraren unibertso hauskorrak eta pertsonaia bitxiek eta zirraragarriek erakarri zioten; horregatik behin eta berriz irakurri zuen eleberria “Rosalie Blum” pertsonaiaren unibertsoaren izpirituaz erabat jabetzeko, behin betiko gidoia idazten hasi aurretik.

 

Filmak hiru pertsonaien bizitza marjinalak kontatzen dizkigu baina hirurak elkartzean euren bizitzak aldatu egiten dira. Hirurek geldiarazi egin dituzte euren bizitzak eta ez dute aurrera egitea lortzen, blokeatuta daude beldurraren, bakardadearen eta euren historia pertsonalen ondorioz.  Jazarpen historia da kontatzen dena: Vincent Machot (Kyan Khojandi) intrigatuta dago Rosalie Blum (Noémie Lvovsky) agertzen denean. Vincet seguru da ezagutzen duela eta lehenago ikusi duela baina ez daki non edo noiz; horren ondorioz pertsonaiek sentsazio berriak esperimentatzen dituzte. Rosalie ezagutzen duenean, Vincentek egunero jarraitzen du eta hori izango da bere zeregin nagusia, non eta noiz ikusi duen jakin nahi baitu. Modu horretan emakume misteriotsuaren kontu desberdinak ezagutzen joango da eta Vincent berak ere bere gustuak hartuko ditu, Belle and Sebastian eskoziar bandaren musika adibidez.

 

Filmaren egitura da Rosalie Blum filmaren elementu konplexuena eta txalogarriena. Rappeneau zuzendariak gertatzen ari dena dosi txikietan eskaintzen du, ikuspuntuetan aldaketak sartuz. Bigarren mailako pertsonaiak eta elkarrizketak ez dira apartekoak edo bereziak baina xehetasunez zaintzen ditu zuzendariak eszenatokiak, hala nola, Aude bizi den industria-eraikina edo Vincenten amaren pisua. Horrezaz gain, hiru protagonistak eroso sentitzen dira genero desberdinetan: komedia, drama edo intriga. Hiru generoak orekatuta daude eta, ondorioz, zuzendari frantsesaren lehenengo filma ederra da. Dibertigarria.  (https://www.elprincipedesalina.com/critica-rosalie-blum/)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak