Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Asteburuko zine emanaldiak

Asteburuko zine emanaldiak

2015/04/15 11:55
Zine-Klubeko "Fuerza mayor" filmak emango dio ostiralean hasiera asteburuko zine emanaldiei ohiko orduan, 22:15ean. Haurrek "Home, hogar dulce hogar" izango dute ikusgai, hilak 19 arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Esan hauxe izango dala denboraldi honetako haurrentzako azken filma. Eta egun berean, "Samba" filma izango da 19:30ean. Saio guztiak Latxartegi Aretoan izango dira.

- Ostirala 17, 22:15: "Fuerza mayor". Zuz.: Ruben Östlund. Sarrera: 5€.

- Igandea 19, 17:00: "Home, hogar dulce hogar". Sarrera: 3€.

- Igandea 19, 19:30: "Samba". Zuz.: Eric Toledano. Sarrera: 5€.

 

FUERZA MAYOR

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Turist (Force Majeure). Zuzendaria eta gidoi-egilea: Ruben Östlund. herrialdeak: Suedia, Frantzia eta Norvegia. Urtea: 2014. Iraupena: 120 min. Generoa: Drama. Aktoreak: Johannes Kuhnke (Tomas), Lisa Loven Kongsli (Ebba), Vincent Wettergren (Harry), Clara Wettergren (Vera), Kristofer Hivju (Mats), Brady Corbet (Brady). Produkzioa: Philippe Bober, Erik Hemmendorff eta Marie Kjellson. Musika: Ola Flottum. Argazkia: Fredrik Wenzel.

Fuerza Mayor (Force Majeure) izenburuko filma Ruben Östlund zuzendari suediar entzunaren laugarren film luzea da eta Pay (2011) izeneko bere aurreko lanean aurkitu genuen ildo kritikoa jarraitzen du. Oraingoan, errealitatetik gertu dagoen satira aurkezten digu. Eszenatokia aproposa da: erdi-goi mailako klaseko familien ihesaldirako leku egokia baina hondamendi natural baten ondorioz, suntsitu egiten dira familia-harremanak eta, zehazki, senar-emaztearen artekoak. Elur-jausia izango da gizakiaren azalera astindu izanaren erruduna eta atzean ezkutatzen den hoztasuna utziko du agerian. Hori guztia, Johannes Kuhnke aktoreak antzezten duen familiako aitak erakusten duen bizi senetik abiatuta.

Hasiera batean elur-jausi hori atrakzio bat besterik ez da filmeko protagonistentzat baina, ondoren, senarrak bera bakarrik ihes egiten du bere emaztea eta seme-alabak hondamendi natural horren erdian bakarrik utziz; jokaera horrek asaldatu egiten du emaztea. Hortik aurrera, areago doa filma eta elur-jausia gertatu aurretik ikusten zen familia erabat aldatuta azaltzen da ondoren eta gaitzespenen artean ezkutatuta dauden familiako kontuak agertzen dira. Dramaren eta komediaren arteko tonua erabiliz, Östlund zuzendariak estereotipoak eta gizonezkoaren eta emakumezkoaren rolak kritikatzen ditu.

Film hunkigarri honek neguko edertasuna erakusten du, dena zuri-zuria baina zuritasun hori gaueko agerraldiekin nahasten da, etorriko den familia-ekaitzaren seinale. Eszena horiei soinua gehitu behar zaio, biolinekin osatutako doinu burrunbatsuak familian geratuko diren leherketak areagotu egiten baititu.

Ruben Östlund zuzendariaren azkeneko filmak, iazko Canneseko zine-jaialdian epaimahaiaren saria eraman zuenak, giza hoztasunari eta hauskortasunari buruz hitz egiten du baina, horrez gain, hutsari buruz hitz egiten du, beldurraren eta tristuraren artean dagoen hutsa. Sarritan, errealitateak fikzioa gainditzen duen ohiz kanpoko filma. (Mar Subirats. 2015/03/25. http://blog.escac.es/?p=11031)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak