Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Asteburuko zine karteldegia.

Asteburuko zine karteldegia.

2018/11/08 11:23
9, OSTIRALA: “EL JOVEN KARL MARX” (2017). Zuz.: Raoul Peck. 21:30ean Latxartegi Aretoan. Zine-Klub saioa. 11, IGANDEA: “MARY Y LA FLOR DE LA BRUJA” (2017). Zuz.: Hiromasa Yonebayashi. 17:00etan Latxartegi Aretoan. Haurrentzako saioa. 11, IGANDEA: “LAS DISTANCIAS (2018)". Zuz.: Elena Trapé. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Igandeko saioa.

El joven Karl Marx. Azaroaren 9an, ostirala, 21:30ean.

 FITXA TEKNIKOA

 Jatorrizko izenburua: Le jeune Karl Marx. Zuzendaria: Raoul Peck. Herrialdea: Frantzia, Alemania, Belgika. Urtea: 2017. Iraupena: 118 min. Generoa: drama, historikoa. Aktoreak: August Diehl, Stefan Konarske, Vicky Krieps, Olivier Gourmet, Rolf Kanies, Niels-Bruno Schmidt, Alexander Scheer, Ivan Franek, Eric Godon, Stephen Hogan, Elsa Mollien, Jürgen Rißmann. Argazki-zuzendaria: Kolja Brandt. Produkzioko diseinua: Benoît Barouh. Jantziak: Paule Mangenot. Gidoia: Pascal Bonitzer, Raoul Peck.

 Raoul Peck zuzendariak egin du El joven Karl Marx film biografikoa. Bertan, Karl Marx eta Friedrich Engels gazteen bizitza kontatzen da baina, batik bat, komunismoa mugimendu politiko gisa nola sortu zen kontatzen da filmean. Berlinale zine-jaialdiaren 67. Edizioan aurkeztu zen filma eta gai sozial ugari ukitzen ditu: XIX. mendearen erdialdean langileek bizi zuten egoera, adiskidetasuna, familia, … Zehatza da filmaren narrazioa eta Karl Marx gaztearen historia kontatzen du filmak; 30 urte zituen gazteak sortu berri zen kapitalismoaren izugarrikerien aurkako borrokan murgildu zenean eta irtenbide bat aurkitu nahi zion egoera horri, komunismo gisa ezagutzen duguna sortuz.

 Gai nagusia film luzearen lehenengo eszenan jartzen da agerian; gai hori film osoan tratatzen du zintzoki Marxek eta erantzun bat ematen saiatzen da. Kapitalismoaz ari da, lehenengo industria-iraultzak inposatutako kapitalismoaz eta Marxek horrek esklabotasun modernoa ekarri duela, publikoaz jabetu dela eta langileen pobretzea ekarri duela esaten du.

 El joven Karl Marx film biografiko bikaina da. Bertan tratatzen diren gaiak oso interesgarriak dira eta gai horietaz hausnartzera bultzatzen du; horrela, filmak aurrera egin ahala ikusleari galdera asko sortzen zaizkio eta egungo egoerarekin alderatzen du filmean ikusten duena. Aktoreen lana ederra da eta azpimarratzekoa da August Diehl aktorearen lana, erregistro ugari erabiltzen baititu Marx gazteari bizitza emateko. Azken finean, El joven Karl Marx filma gomendagarria da historian interesa duen edonorentzako; XIX. mendearen erdialdeko gizartera eramaten gaitu eta garai hartako arazo sozialak transmititzea lortzen du. (https://cinemagavia.es/el-joven-karl-marx-pelicula-critica/)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak