Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Asteburuko zine Latxartegi Aretoan.

Asteburuko zine Latxartegi Aretoan.

2017/11/09 12:06
10, ostirala: "La chica desconocida". Zuz.:Hnos Dardenne. 21:30ean Latxartegi Aretoan. Zine-Klub saioa. 12, igandea: "Tadeo Jones 2". 17:00etan Latxartegi Aretoan. Haurrentzako. 12, igandea:“Marie Curie”. Zuz.: Marie Noëlle. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Igandeko saioa.

La chica desconocida

 

FITXA TEKNIKOA

 

Jatorrizko izenburua: La Fille inconnue. Zuzendariak: Jean-Pierre Dardenne, Luc Dardenne. Herrialdea: Frantzia, Belgika. Urtea: 2016. Iraupena: 113 min. Generoa: kriminala, drama, Thriller. Aktoreak: Adele Haenel, Jérémie Renier, Olivier Gourmet, Fabrizio Rongione, Thomas Doret, Christelle Cornil. Argazki zuzendaria: Alain Marcoen. Produkzioko diseinua: Igor Gabriel. Jantzien diseinua: Maira Ramedhan Lévy. Gidoia: Jean-Pierre Dardenne, Luc Dardenne. Makillajea: Nathalie Tabareau. Soinu-grabaketen nahaslea: Thomas Gauder. Muntaketa: Marie-Hélène Dozo. Produkzioa: Denis Freyd, Jean-Pierre Dardenne, Luc Dardenne.

 

Frantzian hauteskundeek izan duten pisuarekin, Frantzian eta bertako biztanleengan populismoaren eta mozorrotutako faxismoaren itzala zabaltzen da; horrela askok herrialde musulmanetatik eta Afrikatik etorritako pertsonen migrazioarekin oso kezkatuta daudela aitortzen dute. Kolektibo ezezagun horri dioten beldurrak ematen dio itxura La chica desconocida filmari. Dardenne anaien film berri horrek oso harrera hotza izan zuen Cannesen iazko zine-jaialdian estreinatu eta gero.

 

Film honekin Dardenne anaien ibilbideak ezusteko norabidea hartzen du. La chica desconocida filmean errealismoa, metafora soziopolitiko behartua eta thriller arraroa nahasten dira eta ez du ondo funtzionatzea lortzen, bi anaien eskuetan deseroso eta harrapatuta dagoelako.

 

Dardenne anaiek estiloaren digresioa esperimentatu zuten El chico de la bicicleta (2011) filmean eta horrek ospea eman zien nazioartean eta Urrezko palmondoa lortu zuten 2005ean L’Enfant filmarekin. Baina oraingoan esperimentazioak huts egiten du ez dutelako filmaren bigarren ekitaldiaren ardatza den misterioari behar bezalako irtenbidea ematen asmatu eta, ondorioz, kontakizunean biraketa bat izan beharrean muturra sartze bat dagoela dirudi.

 

Urduritasuna nabaria da eta bikote belgikarrak edizio-gelara itzuli behar izan zuen Canneseko zine-jaialdiaren ondoren. Europan pil-pilean dauden xenofobia eta migrazioa bezalako gaiak agerian jartzeko ikuspegi desberdina proposatzea baliozkoa bada ere, arazoa ez dago edukian forman baizik.

 

Filmaren puntu indartsuena Adèle Haenel aktore frantziarrak transmititzen duen aldartea eta seriotasuna da; Jenny da bera eta berari esker sinesgarritasuna lortzen du filmak. Beste filmetan gertatu den bezalaxe, hala nola Rosetta (1999) filmean edo Dos dias, una noche (2014) filmean Marion Cotillard aktorearekin, hemen ere emakumeak darama filmaren pisu osoa, hauskortasun bereizgarria erakutsiz eta emakumeak egungo Europako demonioen aurrean urperatzen diren moraltasunaren martiriak baliran.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak