Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Asteburuko zinea Latxartegi Aretoan.

Asteburuko zinea Latxartegi Aretoan.

2017/11/02 17:45
3, ostirala: "Verano 1993 ”. Zuz.:Carla Simon. 21:30ean. Zine-Klub saioa. 5, igandea: "Richar zikoina". 17:00etan Haurrentzako. EUSKARAZ. 5, igandea: "El hijo de Jean ". Zuz.: Philippe Lioret.19:30ean. Igandeko saioa.

Verano 1993

 

FITXA TEKNIKOA

 

Jatorrizko izenburua: Estiu 1993. Zuzendaria-gidoilaria: Carla Simon. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2017. Iraupena: 94 min. Generoa: drama, komedia. Aktoreak: David Verdaguer, Bruna Cusí, Laia Artigas, Paula Robles, Paula Blanco. Banatzailea: Avalon. Argazki zuzendaria: Santiago Racaj. Muntaketa: Aina Calleja. Zuzendaritza artistikoa: Isona Rigau. Jantziak: Anna Aguilà.

 

 

Carla Simon zuzendariak filma bihurtzen du bere bizitza, Verano 1993. Hori zen orain arteko izenburua. Gaurtik aurrera esaldia luzatu egiten da. Zuzendari katalanak zazpi urteko neskatilen begietan heriotza aurkitzea, orain bukatzen den Berlinale zine-jaialdian lehen lan hoberena izatea lortzen du. Eta nazioarteko epaimahaiaren iritziz, film hori lehiatzen zuen Kplus Belaunaldia izeneko sekzioan proiektatutako lan bikainena izan zen. Hori bai, Chang-Yomg Moon zuzendariaren Becoming who I was film korearrarekin partekatu zuen sari hori.

 

Simonek dioenez, bere familiarekiko zuen erantzukizunak eraman zuen filma egitera. “Nire lana absentzia onartzea eta hari zentzua ematea da”, dio zuzendariak. Halaxe da, itsumustuan bada ere, esaldi horrek oso ondo jasotzen du filma begiradari ezkutatzen zaionetik, hitz egiten den absentziatik eraikia izan dela. Azken finean, heriotzaz ari gara.

 

Kamerak bat batean bere burua lekutik kanpo duen neskatila baten zalantzak jarraitzen ditu. Hiritik urrun, amarik gabe eta oiloez inguratuta. Horrela bizi da bere izeba: mendian. Filmaren estrategia neskatilaren aurkikuntza (batzuetan eztia, beste batzuetan krudela) bakoitzaren erritmora "arnastea" da. Eta beti dago hor ikusten ez dena, pantailaren atzean ezkutatzen dena eta sekretu ezezagunen sekretu ezagunenak estaltzen duena. Nahasmendutik, amorrutik, harriduratik eta Fridaren negarretik abiatu eta ikusleak filma bera eraikitzea da filmaren erronka.

 

Zuzendariak gogora ekartzen digu, eszena bakoitza orduetako lan neketsuaren ondoren inprobisatu dela; aurretiko lan horretan aktore gazteek euren mundua eraikitzera egiten zuten jolas eta hain unibertso fikziozkoa eta sinesgarria eraikitzen zuten ezen egiazkoa bakarrik izan zitekeen. “Filmean ikusten ez den ahalegin handi hori gero nabarmen dela uste dut” dio zuzendariak. Izan ere, ahalegin hori da benetako filma. Zalantzarik gabe, imajina daitekeen film ederrenetakoa eta zehatzenetakoa. Zalantzarik gabe, negar egiten ikasteko (horixe egiten du neskatilak) modu perfektua. Eta saritua.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak