Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Atez ateko bilketa sistema bertan behera utziko da

Atez ateko bilketa sistema bertan behera utziko da

2016/01/26 16:06
Igandeko galdeketaren ondoren, Udalak hurrengo pausoen berri bidali digu. Hona hemen:

Urtarrilaren 24an egin den herri-galdeketan, legazpiarren % 69k egin dute edukiontzien alde. Emaitza horiek ikusita, hondakinak gaika biltzeko atez ateko bilketa-sistema bertan behera uzteko hasierako urratsak ematen hasi gara.

Horretarako, herri-galdeketaren emaitzak jakinarazi dizkiogu Sasieta manko-munitateari eta atez ateko bilketa-sistema bertan behera uztea eskatu diogu. Modu berean, edukiontzien bidez hondakinak gaika biltzeko egungo sistema indartzeko zer egin daitekeen eta horretarako egon daitezkeen beharrak aztertzen ari gara.

Sasietako Zuzendaritza batzordeak Legazpik egin duen eskaera onartu ondoren, hauek izango dira eman beharreko urratsak:

  1. Edukiontzi marroia zabaltzeko giltzak emango dizkiegu giltzarik ez duten Legazpiko familiei.
  2. Esekitokiak kenduko ditugu eta edukiontziak jarriko ditugu bilketa-guneak osatzeko.

Azkenik, legazpiar guztien laguntza eskatu nahi dugu etxeetan hondakinak behar bezala bereizten jarrai dezaten eta edukiontzien erabilera egokia eta arduratsua egin dezaten

etiketak:
Oso ondo
Oso ondo dio:
2016/01/27 07:20
Oso ondo! Bazen garaia! Posteak kentzeko laguntza behar izan ezkero pertsona asko gaude gaude prest. Gustora moztuko nuke nik bat.

Aurrera Legazpi!
Oso ondo
Oso ondo dio:
2016/01/27 07:20
Oso ondo! Bazen garaia! Posteak kentzeko laguntza behar izan ezkero pertsona asko gaude gaude prest. Gustora moztuko nuke nik bat.

Aurrera Legazpi!
Agirre
Agirre dio:
2016/01/27 10:52
Gaur egun Legazpin atez ate bilketa sistema erabiltzaieak ezin bestekoak ditu edukiontzi bidezko %82 bilketa tasa mantentzeko.
2015eko datuak (www.sasieta.eus)
Ate Atez -> 118kg /biztanleko
Kontenedorez -> 83kg /biztanleko
Legazpiar Atez Ateko erabiltzaileak kontenedoreetako erabiltzaieen arduragabekiaz jokatu izan balute 2015ean Legazpik %69 jasotze tasa selektiboa izango zuen %82 ordez.
Datuak: http://www.sasieta.eus/fitxategiak/dokumentuak/datuak/legazpi-2015-2.pdf
Agirre
Agirre dio:
2016/01/27 10:53
Organikoen bilketa tasa dala zehaztea ahaztu zait.
Ate Atez -> 118kg /biztanleko
Kontenedorez -> 83kg /biztanleko
Morroi
Morroi dio:
2016/01/27 11:03
Alkateak kontrakoa esaten ez duen bitartean, berak eskatu bezala poltsak edukiontzien kanpoan uztea ez ahaztu.
Analista
Analista dio:
2016/01/28 06:57
Ez dut atez ateakoaren alde edo kontra egin nahi, baina konparaketa hau benetan adierazgarria izan dadin portzentaiak konparatzea baliogarriagoa izango litzateke. Ikuspuntu analitikotik balio absolutuek ez dute inongo pisurik errenferentzia komun bat eduki ezean.
Para don Aguirre (bere tranpei erantzuna)
Para don Aguirre (bere tranpei erantzuna) dio:
2016/01/30 13:37
Aguirre jauna,

kalkulu horrekin tranpa bat egiten dezu, jajaja

- Edukiontzi marroiaren estadistikan bakarrik etxebizitzak sartzen dira.

- Atez ateko sistemaren estadistikan, berriz, bai PaP egiten dute etxebizitzak bai markataritza sartzen dira. Eta denok onartutzen dugu fruitategiak, Eroski, ...ea organiko asko sortzen dutela, hau da, Kg/biz media igotzen dute. Horregatik estadistika hobetzen zaio Atez atekoari.

Erderaz esaten dan bezala: "trampas al solitario"

Berriz ere, jajajaja

Legazpik hitz egiten du!!
Atez ate EZ!
agirre
agirre dio:
2016/01/31 22:06
Gezurrak anka motz.
Elkarte guztiak bat izan ezik kontenedoreak erabiltzen dituzte, fruta denda batzuek kontenedoreak erabiltzen diztuzte....... Sortzaile bereziek ( komertzio,taberna, soziedadeak...) aukeran zuten zein sistema erabili.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak