Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Aurkezpena: "11 egun euskaraz"

Aurkezpena: "11 egun euskaraz"

2018/04/13 10:09
“Euskarak 365 egun” dinamikaren baitako ekimena aurkeztuko da asteartean, Kultur Etxean.

“Euskarak 365 egun” dinamikaren baitako ekimena

2018an, 11 egun euskaraz

Euskal Herri mailako ekimena datorren asteartean aurkeztuko da Kultur Etxean

Euskaraldia Hizkuntza Politika sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak proposatutako dinamika da.

Euskaraldiaren helburua euskaltzaleak aktibatzea da. Horretarako, 11 egun euskaraz ekimena gauzatuko dugu 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizi eta Belarriprest bihurtuko dira.

Hamaika egun horiek fruiturik emango badute, aurretik urtean zehar egingo den lanketari esker izango da.

Zatoz aurkezpen bilerara, egingo bada elkarrekin egingo dugu eta.

Eguna:  apirilaren 17an, asteartean.

Ordua:  19:00etan

Lekua:  Kultur etxean. 

Spota ikusi

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak