Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Autobusa Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaira

Autobusa Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaira

2017/05/22 12:10
Ekainaren 4an, Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia izango da, Gasteizko Zabalganan. Domingo Agirre, Legazpiko Euskal Eskola Publikoko Guraso Elkarteak, aurten ere, antobusa antolatu du jaira hurbiltzeko. Hauxe da bidalitako oharra:

EKAINAK 4AN, EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA GASTEIZKO ZABALGANA AUZOAN.

Domingo Agirre, Legazpiko Euskal Eskola Publikoko Guraso Elkarteak, aurten ere antobusa antolatu du jaira hurbiltzeko.

“Josi ta josi” da Euskal Eskola Publikoaren 26. Jaiaren leloa. Lelo honen bidez hauxe transmititu nahi dugu: aniztasunak eskaintzen duen aberastasunetik abiatuta, Euskal Eskola Publikoak elkarbizitzan oinarritutako gizarte kohesionatua eraikitzen duela, eta errespetuaren eta tolerantziaren baloreetan hezten dituela etorkizuneko belaunaldiak.

Euskal Eskola Publikoa hezkuntza-sistemaren oinarrizko ardatz egituratzailea izan behar dela jai giroan aldarrikatzea da 1994tik guraso elkarteok antolatzen dugun Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren helburu nagusia.

Helburu nagusi horretaz gain, eskola publikoak duen zeregina azpimarratu nahi da aurten gizarte kohesionatua eta integratua lortzeko. Publikotasunetik soilik lortu daitekeelako hezkuntza sistema inklusibo eta ekitatiboa. Zabalganako eskola publikoak horren adibide ona dira, aniztasuna aprobetxatuz eskola euskaldun, publiko, inklusibo eta anitza lortu dutelako.

Egitaraua eta informazioa guztia www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus aurki daiteke. Domingo Agirre, Legazpiko Euskal Eskola Publikoko, Guraso Elkarteak mundu guztia gonbidatzen du ekainaren 4an, Gazteizera hurbiltzera, eta horretarako autobusa antolatu du.

AUTOBUSA

Noiz: Ekainak 4, Igandea

Irteera: Goizeko 10etan, Laubideko errotondan

Buelta: 18:30 Gasteizen
Prezioa: 5€ helduak, 3€ haurrak
Izena emateko: Eskolako idazkaritzan.

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak