Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Azaroak 25: indarkeria matxistarik gabe bizitzeko eskubidea

Azaroak 25: indarkeria matxistarik gabe bizitzeko eskubidea

2016/11/17 18:45
Bihar, azaroak 18 ostirala, UROLA GARAIKO BELDUR BARIK 2016 TOPAKETA izango dugu, Urretxuko Labeaga Aretoan, 17:00etan. 25ean elkarretaratzeak egingo dira. Legazpikoa, 19:00etan, Euskal Herria plazan.
Azaroak 25: indarkeria matxistarik gabe bizitzeko eskubidea

Handiago ikusteko, klik egin gainean

Bihar Azaroak 18 ostirala, UROLA GARAIKO BELDUR BARIK 2016 TOPAKETA ospatuko dugu, Urretxuko Labeaga Aretoan arratsaldeko 17:00etan.

Alde batetik Tokiko lehiaketaren sari banaketa izango da eta ondoren, Mugimundu Zapalduen Antzerki Taldearen eskutik; Maitasun Erromantikoaren bueltan, bikote harreman ereduak zalantzan jarriko dituen Antzerki Foroa.

Urola Garaiko 102 gazte eta gaztetxok parte hartu dute Beldur Barik 2016ko Lehiaketa orokorrean. Guztira 9 bideo aurkeztu dituzte, Indarkeria matxistaren molde eta erantzun desberdinak jorratu dituzte; mikromatxismoak, bikote harreman ereduak (kontrola eta esklusibitatea), lesbofobia, generoei atxikitzen diegun estereotipoak, eta Emakumeen Empoderamentua ( jabekuntza eta ahalduntzea), gizonek kultura matxistan duten paperarekin kritiko azaltzen dira,  indarkeriazko egoerei aurre egiteko erantzun kolektiboa...

Urola Garaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Arlotik adierazten dugu: Gazteen artean Biolentzia prebenitzeko, beharrezkoa dela zuzendutako eskuhartzeak gauzatzen jarraitzea, hezkuntza afektibo-sexualen programen testuinguruan kokatuz. Izan ere, jarrera eta jokaerak matxistak aldatzea dakarzkigulako;  eta  bestetik, Indarkeria matxista baztertzen duten Tratu oneko harremanen, jarreren eta jokaeren eraketa eraikitzea sustatzen dutelako.

Hona Antzerki Foroaren azalpena, Beldur Barik programa orokorraren azalpena, ibilbidea eta Beldur Barik Jarreraren azalpen labur bat.

ANTZERKI FOROA:

Boal-en Zapalduon Antzerkitik datorkigun tresna da. Antzerki Foroan, mugak ezabatzen dira eta ikusleriaren parte hartzea sustatzen da. Arazo sozio-kultural baten inguruko egoera ezberdinak antzezten dira; ondoren, ikuslegoak ebazpenean edota eztabaidan, arazoa konpontzeko proposamenak luzatzen edota antzezten dituzte. Guzti hau bideratzeko, aktore eta ikusleriaren arteko harremana  dinamizatzen da. Hain zuzen, Antzerkia, jendartea eraldatzeko baliabideak kolektiboki irudikatzeko laborategi gisa erabiltzen da.

IBILBIDEA

Beldur Barik programa BERDINSAREA izeneko sarearen barruan sortu zen 2006an. Gaur egun, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatzen du, Berdinsarea-Eudelen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien bultzadarekin batera. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) eta EITB-ren laguntza dauka.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, azaroaren 25eko ospakizunen harira, Emakumeenganako Indarkeriareko Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, elkarlanean antolatzen dituzte era batera antolatutako kanpainak. 2006an, Berdinsarea eratu zen (berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka lan egiten duten udalek osotutako sarea da) eta batera antolatutako lehenbiziko sentsibilizazio kanpaina abiarazi zen, eta ezaugarri eta tamaina desberdinetako 41 udalerrik baino gehiagok eman zioten babesa.

Urterik urte, ekimenetan, ahalegina egin da indarkeriari buruzko kanpainetan azaltzen diren estereotipoetatik aldendu (indarkeria fisikora mugatuta, eta emakumea biktima irudira mugatuta) eta ikuspegi positibotik heltzeko. Izan ere, beharrezkoa ikusten izan da emakumeen ahalduntzea bultzatzera bideratutako mezuak indartzea eta herritar guztien inplikazioa lortzea.

Programa 2009an jarri zen martxan. 2010ean izan zen lehiaketaren lehenbiziko edizioa, eta500 gaztek baino gehiagok hartu zuten parte, ehun proposamen inguru aurkeztuta. Lan horiek guztiak Bilbon egindako jaialdian aurkeztu ziren, eta 200 gazte baino gehiago hurbildu ziren bertara. Horrez gain, arte garaikideko erakusketa bat, eta hainbat hitzaldi eta mahai-inguru egin ziren, artea, Internet, feminismoa eta indarkeria sexistaren aurkako borroka aztergai hartuta.

BELDUR BARIK PROGRAMA

Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko. Alegia, Beldur Barik jarrera bultzatzea. Horretarako, Beldur Barik programa hainbat baliabidez baliatzen da.

Batetik, Beldur Barik ikusentzonekoen lehiaketa: 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa. Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.

Bestetik, Beldur Barik topaketa. Topaketa lehiaketako saridunak ezagutzeko espazioa izateaz gain, bere helburua da indarkeria sexistaren aurkako borrokan dabiltzan ekimen, talde eta pertsonak hurreratzea. Baina baita ere, gazteek indarkeria sexistari aurre egiteko eta indarkeria gainditzeko erabiltzen dituzten diskurtso eta jardunbideak balioesteko gunea izatea.

Aldi berean, jende gaztearen inplikazioa jendarte eraldaketan indartzeko ekimenak bultzatzen dira, parte-hartze kolektiboa eta indarkeria sexistaren aurkako jarrera aktiboa sustatzeko asmoarekin. Alde batetik kale-ekintzak antolatuta: komiki-mundiala, flash-mob edota puntu lilaren argazkia, besteak beste. Eta, bestetik, eztabaida eta gogoeta prozesuak indartzeko baliabideak sortuta: ikus-entzunezkoetan oinarritutako unitate didaktikoak, BB abestia edota eraso sexistei aurre egiteko gida, besteak beste.

Eta, bukatzeko, Beldur Barik Jarreraren mezua eta filosofia jende gaztearen egunerokotasun eta errealitatera ahalik eta gehien heltzeko xedearekin, udalekin zuzeneko lanketak egiten dira, berdintasun arloekin zehazki eta gazteria arloekin elkarlanean. Ondorioz, gazteen tokian-tokiko errealitateetara egokitzen diren hainbat Beldur Barik ekintza antolatzen dira.


ZER DA BELDUR BARIK JARRERA?

Kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak dira. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak. Errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak. Pertsona orok daukagu gure buruak(eta gorputzak) zein gure ingurunea eraldatzeko gaitasuna. Beldur Barik programaren nahia da ahalduntze eta jabekuntza prozesu horietan laguntzea. Bide horretan, ezinbesteko deritzogu beraien jarrerekin, ekimenekin, gorputzekin edota adierazpenekin, indarrean dugun kultura eredua transgreditzen duten pertsonak ikusaraztea eta erreferentean bilakatzea.

Indarkeri matxistaren aurrean jarrera Aktiboa!

Ezberdintasunei aurre nola egiteko, jarrera!

Jabetuz, Eraldatzeko jarrera!

Adierazpen Matxistak eraldatzeko konpromiso pertsonalerako eta kolektiborako jarrera!

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak