Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Azken ostirala: elkarretaratzea

Azken ostirala: elkarretaratzea

2018/07/24 20:20
Ostiral honetan, hileko azkena, euskal presoen aldeko elkarretaratzea egingo da, udaletxearen sarreran. Hauxe da antolatzaileen oharra:
Aste honetan, Auzitegi Nazionalak Marta Igarriri bigarren gradua onartu diola jaki dugu. Zalantzarik gabe, berri ona da, baina, euskal preso politikoen egoerak berdin dirau, eta, aurreko astean, preso baten senideek errepidean istripua izan zuten.
Opor egunak gure gai nagusi bihurtu diren garai hauetan, arestian aipatu duguna ezin dugu ahaztu, eta euskal presoak Euskal Herriratzearena ozenki aldarrikatzen jarraitu behar dugu.
Hori dela eta, datorren ostiralean, uztailak 27, arratsaldeko 20:00etan, udaletxeko sarreran burutuko dugun elkarretaratzean parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak