Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Azken ostirala, presoen eskubideen alde

Azken ostirala, presoen eskubideen alde

2017/07/26 12:15
Ostiralean euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo da, udaletxean, 20:00etan. Antolatzaileen oharrean, Josu Mujika, Udako Kalera Martxa eta Hatortxu Rock jaialdia izan dituzte gogoan:

Datorren igandean, berrogeita bi urte beteko dira Josu Mujika Madrilen erail zutenetik. Beste euskal presoen ihesaldia prestazen ari zelarik, polizien segada batean erori eta bertan akatu zuten. Beste behin, Josu gogoan eduki eta bere eskuzabaltasuna azpimarratuko dugu, beste batzuen askatasuna lortu nahian akatua izan baitzen.

Azken egun hauetan, Udako Kalera Martxa Euskal Herriko hainbat txoko igarotzen ari da, Euskal Preso Politikoen askatasuna aldarrikatuz. Martxa bukatu bezain laister, Hatortxu Rock jaialdia hasiko da, aurtengoa antolatuko den azkena izango dela itxaropenarekin. Jaialdiaren azken egunean, hau da igandean, 30ean, dispertsioarekin bukatu behar dela aldarrikatzeko, ekitaldia antolatuta dago Lakuntzan bertan, bidegabekeria honen ankerkeria salatzeko asmoz.
Legazpitik gure aletxoa aportatuz, datorren ostiralean, 28an, 20:00etan, udaletxeko sarreran elkarretaratzea burutuko dugu eta bertan agertzera gonbidatuta zaudete. 
JOSU GOGOAN, EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!!!!!
30EAN DENOK LAKUNTZARA!!!
etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak