Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Badatoz Inauteriak

Badatoz Inauteriak

2016/01/29 11:23
Legazpiko inauteriak, otsailaren 5ean, ostirala, Lintxen etorrerarekin hasiko badira ere ofizialki, ostegunean izango da lehen inauteri ekitaldia.Hona herriko eragile desberdinen ekimenez, osatu den Inauterietako egitaraua. Ziurrenik ez dira egun hauetako inauteri ospakizun bakarrak izango, eta ezta herrian Inauteri giroa jarriko duten talde eta eragile bakarrak ere.

4, osteguna: Doinua Musika Eskolako ikasleen kalejira. 17:30ean.

5, ostirala:

  • 16:00etan Ikastetxeetako haur eta gaztetxoen desfilea eta mozorro jaia.
  • 17:00etan Lintxen etorrerarekin Legazpiko inauteriei irekiera ofiziala egingo zaie Euskal Herria plazan.
  • Ondoren Urolatarrak txarangak alaituko ditu erdiguneko kaleak 21:00ak arte.

6, larunbata: GAZTE INAUTERIA. Aurtengo gaia: Munduko herrialdeak.18:30ean aterako dira kalera Gaztetxetik eta erdiguneko kaleetan ibili ondoren herri afaria egingo dute Gaztetxean.

7, igandea: “LUZAIDEKO INAUTERIA” konpartsa, goiz eta arratsalde. 19:00etan Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera Euskal Herria plazan

  •  11:00: Konpartsa Euskal Herria plazan elkartuko da. Aurten musika Dulantziko Baralde Txarangaren esku egongo da.
  • 12:00: Konpartsa Euskal Herria plazatik irtengo da.
  • Ibilbidea: Euskal Herria Plaza, Bikuña plaza, Azoka, Plazaola kalea (Kukue parean), Kale Nagusia (Karibe-Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.
  • 14:00: Bazkaria Gizarte Zentroan.
  • 17:30: Konpartsa Laubidetik irtengo da.
  • Ibilbidea: Laubide (oinezkoen kale), San Inazio, Juanastegi, Aizkorri kalea, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia (Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.
  • 19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera.
etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak