Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Bariantetik ahal baduzu, erabili!!!

Bariantetik ahal baduzu, erabili!!!

2017/10/10 13:40
ZingiZangozale batek, mugikortasun astea dela eta, Udalak erabilitako euskarazko leloari buruzko harridura helarazi digu honako idatzian.
Bariantetik ahal baduzu, erabili!!!

Idatziarekin batera argazkia bidali digu

Irailak 16tik 22ra Legazpin mugikortasun astea ospatu zen, legazpiarron mugikortasuna, aste horretan, jasangarriagoa izateko, Legazpiko Udalak zenbait ekintza burutu zituen. Horietako bat argazkian agertzen den kartela, eta esaldi berdina zuten pegatinak, sortu zituen. Hilabete pasa da eta oraindik ez naiz gai izan “Bariantetik ahal baduzu erabili!!!” esaldia ulertzeko. Penagarria da Legazpiko Udala gure euskara eta euskaldunak modu horretan tratatzea. Geroz eta hobe ulertzen dut gure Alkateak  udalera iristean, hartu zuen lehengo erabakietako bat, “euskaraz bizi nahi dut” zioen bandera kentzea izatea.
LEGAZPIN EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!
etiketak:
Euskalzalea
Euskalzalea dio:
2017/10/10 14:36
Zeuk ere... Testua ondo irakurri eta akatsak zuzendu!!
koldobizkleta
koldobizkleta dio:
2017/10/10 16:52
Nerez ustez ondo ulertzen da.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak