Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Batis Goikoetxea memoriala: sari banaketa

Batis Goikoetxea memoriala: sari banaketa

2017/10/04 19:01
Aurkezturiko lanen emanaldia eta Sari banatze ekitaldia ostiralean egingo da, 19:00etan, Legazpiko Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Batis Goikoetxea memoriala: sari banaketa

Argazki Rallyaren kartela

LEGAZPIKO XI. ARGAZKI RALLYA-“BATIS GOIKOETXEA MEMORIALA”

Aurkezturiko lanen emanaldia eta Sari banatze ekitaldia

Urriak 6, ostirala, 19:00etan Legazpiko Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Ohi denez Gipuzkoako Artzain Egunean jokatu zen aurtengoa ere, irailaren 3an, eta ostiralean, urriaren 6an egingo da sari banaketa ekitaldia.

Aurtengoan 67 lagunek hartu dute parte lehiaketan, 16 gaztetxo, Legazpi, Urretxu eta Zumarragakoak, eta 51 heldu, Euskal Herriko txoko guztietatik iritsiak: Hendaia, Donostia, Azpeitia, Gasteiz, Barakaldo, Gernika, Ordizia,….

Legazpiar parte hartzaileak, gazte eta heldu, 20 izandira guztira.

Ostiralean izango dugu irabazleen berri.

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak