Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / "Bi bide, helburu bakarra" hitzaldia datorren otsailaren 17an

"Bi bide, helburu bakarra" hitzaldia datorren otsailaren 17an

2017/02/12 14:45
Beti Gazte elkarteak datorren otsailaren 17rako hitzaldi bat antolatu du eta bertan dokumental baten emanaldia ere izango da. Alde batetik, Hotz Legazpi elkartea izango dugu gure artean, errefuxiatuei laguntza emateko konpromezua aurrera daraman bolondres taldea. Beste aldetik Itsas Salbamendu Humanitarioko (ISH) kideak izango ditugu, Hauek Greziako Chiosko irlan aritzen dira, bizitza berri baten bila Egeo itsasoa zeharkatzera ausartzen diren errefuxiatuei laguntza ematen.

Beti Gazte elkarteak datorren otsailaren 17rako hitzaldi bat antolatu du eta bertan dokumental baten emanaldia ere izango da. Alde batetik, Hotz Legazpi elkartea izango dugu gure artean, errefuxiatuei laguntza emateko konpromezua aurrera daraman bolondres taldea; azkenaldian mantak, lo zakuak eta diru ekarpenen bilketan buru belarri ari direlarik.

Bestalde, Itsas Salbamendu Humanitarioko (ISH) kideak izango ditugu; urteetan zehar larrialdien munduan, itsas-salbamendu, erreskate eta osasun asistentzian gure artean aritu diren pertsonez osaturiko taldea. Gaur egun Greziako Chiosko irlan aritzen dira, bizitza berri baten bila Egeo itsasoa zeharkatzera ausartzen diren errefuxiatuei laguntza ematen.

Hotz Legazpik taldearen sorrera nola gertatu zen azalduko digu, aurrera eraman dituzten ekimenak azalduko dizkigute, errefuxiatuei laguntza ematen dieten gainontzeko elkarte eta taldeekin nola koordinatzen diren, eta nola ez, martxan duten mantak, lo-zakuak eta ekarpen ekonomikoen bilketa egiteko ekimenaz arituko dira.

Bestalde, ISHkoek Chios irlan bizitakoa azaldu aurretik, Javi Julio foto-kazetari donostiarraren WAIT JUST WAIT dokumentala proiektatuko dugu, Chios irlan errefuxiatuek bizi dutenaren islada zuzena ikusteko aukera izango dugularik. ISH eta ZAPOREAKen eskutik egoera horren alde dramatikoa ikusi ahal izango dugu. Bertaratuek galderak egiteko tartea ere izango da. Otsailak 17, ostirala. 19:00etan, kultur etxeko areto nagusian.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak