Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Bi filma euskaraz asteburuko zine karteldegian.

Bi filma euskaraz asteburuko zine karteldegian.

2018/04/11 18:35
14, larunbata: “Errementari”. Zuz.: Paul Urkijo . 19:30ean eta 22:15ean Latxartegi Aretoan. 15, igandea: “Harpetarra (Cavernícola)". 17:00etan Latxartegi Aretoan. EUSKARAZ. Haurrentzat. Asteburuko karteldegia, honako hauek osatuko dute: 13, ostirala:. "Rara”. Zuz.: Pepa San Martín 22:15ean Latxartegi Aretoan Zine-Klub saioa. 15, igandea: “El cuaderno de Sara”.Zuz.: Norberto López.19:30ean Latxartegi Aretoan. Igandeko saioa.

Rara. Apirilak 13, 22:15ean zine-klub saioan.

 FITXA TEKNIKOA

 Zuzendaria: Pepa San Martín. Iraupena: 92 minutu. Gidoia: Pepa San Martín, Alicia Scherson. Produkzioa: Txile-Argentina koprodukzioa: Manufactura de Películas / Le Tiro Cine. Argazkia: Enrique Stindt. Musika: Ignacio Perez Marin. Aktoreak: Julia Lübbert, Emilia Ossandón, Mariana Loyola, Agustina Muñoz, Daniel Muñoz, Coca Guazzini, Sigrid Alegría, Micaela Cristi.

 Badaude filmak, xinpleak izan arren, ezagut daitezkeen barneko munduak irekitzen dituztenak, leku zehatz batean garai bateko gatazka ere markatzera irits daitezkeenak. Horrela, Rara filmak, Maria Jose San Martin zuzendari txiletarraren lehen film luzeak, kulturen arteko talka uzten du isilean agerian. Drama soil eta sakonak naturaltasunez kontatzen du estereotipoa izan zitekeen kasu bat.

 13 urteko Sara gazteak askatasunez bereganatzen ditu bere familia-intimitatearen gorabeherak. Sara eta Cata bere ahizpa txikia Paula ama lesbianarekin eta Lia amaren bikote berriarekin bizi dira. Natural bizi dute hori baina etxetik kanpo handiak dira erronkak, izan ere familia “arraro” hori ingurune kontserbatzaile batean integratu behar da. Jokoan da askatasuna.

 Zuzendariak oso ondo eraiki ditu pertsonaiak, batez ere benetako kasu batean oinarrituta daudelako. Zuzendariak barne bizimodu hori deskodetzera ausartzen da eta zaharkitutako kulturak azalpenak eskatzen dizkio bizimodu desberdin horri. Neskatoen ikuspegitik, behe-kolperik eta adierazpen militanterik gabe, zaharkituak bilakatzen dira hainbat muga kultural eta horien isla legerian erabat anakronikoa da.

 

Bi ahizpen ibilbidean ohiko arazoak sortzen dira: etxeko eztabaidak, arazoak eskolan, gurasoen arteko liskarrak, katutxoak. Ibilbide horretan lotura sendoak eraikitzen dituzte bi familia desberdinen artean euren lekua aurkitu behar duten ahizpek. Neskatoak ez dira heroiak, ezta beraien gurasoak ere, eta horregatik filmean ageri diren galdera asko ikusleek erantzun beharko dituzte.

 Filma benetako kasu batean oinarritzen da eta berak markatzen du fikzioaren norabidea. Testuinguruaren eragina ere hor dago; horrela, Sararen aitaren aldeko familia legeetara joko du euren mundua "bideratu" nahian.

 Onerako edo gaitzerako, Rara filma garai bateko filma bilakatuko da baldin eta gure gizartea borrokaren historia honek proposatzen digun drama kulturala gainditzeko gai bada. Arma egokiekin libratutako borroka: maitasuna, identitatearen gaineko zalantza, familia eta gizatasuna.(Pepa San Martín. https://www.clarin.com/espectaculos/cine/julia-lubbert-pepa-san-martin-rara-cine-chileno_0_VJeO5F7BZ.html)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak