Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Bi partida jokatuko dituzte legazpiar pilotariek asteburuan, biak kanpoan.

Bi partida jokatuko dituzte legazpiar pilotariek asteburuan, biak kanpoan.

2016/03/01 18:58
Ostiralean, martxoak 4, Oñatiko Zubikoa pilotalekuan jokatuko dute, Julen Ezama eta Igor Santamaria legazpiarrak Urretxuko Goierri taldeko bikotearen aurka,Gipuzkoako txapelketako final laurdeneteko partida. Tolosako Beotibarren jokatuko dute, larunbatean, martxoaren 5ean, 16:30ean legazpiar nagusiek Aurrera-Saiazen aurka.

Ostiralean, martxoak 4, Oñatiko Zubikoa pilotalekuan jokatuko dute, Gipuzkoako Txapelketa jokatzen ari diren Julen Ezama eta Igor Santamaria legazpiarrak Urretxuko Goierri taldeko bikotearen aurka, txapelketako final laurdeneteko partida. Legazpiarrei etxean jokatzea egokitzen zitzaien, baina Pilotalekua okupatuta dagoenez, Oñatin izango da partida, 19:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena. Kanporeketa fasea denez honako hau, irabazi beharra daukate aurrera egiteko.

 

Tolosako Beotibarren jokatuko dute, larunbatean, martxoaren 5ean, 16:30ean Udaberri Saria lehiatzen ari diren Nagusiek. Aurrera-Saiaz izango dute aurkari eta hau izango dute lehen faseko azken partida. Hauek ere irabazi beharra daukate, bigarren fasera pasatu ahal izateko.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak