Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Bikuña jauregiko ikasgela berriro martxan

Bikuña jauregiko ikasgela berriro martxan

2018/05/02 14:05
Bikuña jauregiko ikasgela zabalduko da maiatzaren 12tik ekainaren 22ra. Maiatzaren 8tik aurrera, txartelak eskuragarri egongo dira udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, 07:30etik 15:00etara.

BIKUÑA JAUREGIKO IKASGELA BERRIRO MARTXAN

Maiatzaren 12tik ekainaren 22ra.

Beste denboraldi batean eta azterketa garaiarekin bat eginez, Udalak ikasgelaren zerbitzua eskainiko du Bikuña jauregian,  maiatzaren 12tik ekainaren 22ra bitartean.

Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandeetan 9:30etik 20:00etara.

Ziklo Formatiboetan edo Unibertsitatean ikasten ari diren 18 urtetik gorako legazpiarrek erabili ahalko dute zerbitzua. Horretarako ezinbestekoa da sarbiderako txartela pertsonala eta doakoa

Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan eskatzea, maiatzaren 8tik aurrera, 7:30etik 15:00etara.

Aurreko denboraldian 33 lagunen eskaera jaso genuen. 10etik 7 unibertsitateko ikasleak ziren,

2 oposaketak prestatzen eta 1 ziklo formatiboetako ikasleak ziren.

Adinari erreparatzen badiogu, bataz bestekoa 22,6 urtekoa izan zen.

- Ikasgelaren araudia

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak