Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Bizikidetza eta memoria

Bizikidetza eta memoria

2018/11/06 10:21
Bizikidetza mahaiak jarduera zikloa antolatu du. Udalak bidali digu informazioa.

Bizikidetza mahaia Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideekin osatua, bi urte eta erdi darama lanean modu diskretuan. Bakea eta bizikidetzan sakondu eta hauen inguruan herri politika berriak adostea eta sustatzea du helburu.

Egindako lanaren fruitua da Azaroak 10eko, Memoriaren egunaren inguruan adostutako testua:

“Memoriaren eguna” ospatzen dugu gaur. Oroipen-egun honetan, euskal erakundeon asmoa da herritar guztiei gonbit egitea bai iragana bai gizarte osoak jasan zituen ondorio lazgarriak ez ahaztera, biktima guztiek jasan zituztenak, hain zuzen beharrezkoa delako aitortzea mina eta pairamena ez zirela bidezkoak izan. Biktima guztiei elkartasuna zor diegu, baita hurbiltasuna, egia, aitortza eta erreparazioa.

Era berean, Memoriarekiko hitzordu honek elkarrizketa plurala sustatu nahi du, baita sekula errepikatu beharko ez den iraganeko hari buruzko gogoeta kritikoa ere. Hartara, elkarbizitza ezartzeko borondate eraikitzailea partekatuko da, Euskadiren orainerako eta etorkizunerako, oinarri harturik ideia-aniztasuna, oinarri demokratikoa eta giza eskubideen defentsa.

Horregati guztiagatik honakoa adierazten dugu:

  • inoiz ez” direla ez gertatu ez justifikatu beharko gure arteko indarkeria- eta terrorismo-agerbideak
  • giza eskubideak hautsi ditzakeen edozein mehatxuri sendo egingo diogula aurre eta
  • gure borondatea, Euskadiren orainerako eta etorkizunerako, bide baketsu eta demokratikoetan sakontzean datzala, horixe baita formula bakarra elkarbizitza libre eta baketsua eraikitzeko

Horregatik, Memoria eguna oroitzea, horri begira 2018ko azaroaren 10ean, 12.00tan, Udaletxe aurrean, 5 minutuko elkarraterratzea deitu eta herritarrei antolatuko diren ekitaldietan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi die.

Denon artean bizikidetza hobeago bat eraiki ahal izateko herritarren partehartzea ezinbestekoa jotzen du Bizikidetza mahaiak.

Horregatik jarduera eta eztabaida ziklo bat antolatu du elkarrekin sakondu eta hausnartzeko topalekuak sustatu asmoz

  • Azaroak 12, astelehena, 19:00tan Kultur Etxean

S(u/a)minetik bakera. Ikus entzunezko proposamen eszenikoa

Euskaraz eta gaztelaniaz

  • Azaroak 19, astelehena, 19.00tan Kultur Etxean

Nola landu biktimen aitortza herri mailan mahai ingurua

Laura Pego eta Gema Varona

Gaztelaniaz

 

Eranskina

BIZIKIDETZA ETA MEMORIA

S(u/a)minetik bakera

Legazpiko Kultur Etxean

Azaroak 12, astelehena, 19.00tan

12 de noviembre, lunes, 19.00h

(euskaraz eta gaztelaniaz)

 S(u/a)minetik bakera” ikus-entzunezko lan proposamen eszenikoa da, zuzenean interpretatzeko sortua den musika konposizio baten bidez. bi hilketek eragindako doluetan piztutako sentipenak eta hausnarketak lagunduko dituzte literatura erreferentziek, irudiek eta musikak. Lan honen ardatza izango diren bi emakume arrasatearren testigantzak entzungo ditugu, eta tarteka bi narratzaileek eramango gaituzte gradualki lau ataletan suminetik eta saminetik bakera.

Patxi Lurrak idatzia eta zuzendua. Mudoh-ren musikarekin. Narratzaileak: Ana Galarraga eta Petti izango dira. Arteman Komunikazioak ekoiztua.

Cómo trabajar el reconocimiento de las víctimas a nivel local

Cómo avanzar en la memoria y la reparación

Nola landu biktimen aitortza herri mailan

Nola egin aurrera memoria eta erreparazioan

Legazpiko Kultur Etxean

19 de Noviembre, lunes

(castellano)

Laura Pego Otero y Gema Varona Martínez

 Laura Pego Otero

Zuzenbidean Doktore eta Kriminologian Masterra, abokatu gisa lan egin du eta azken urteotan Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuan ikertzaile da. Giza-Eskubideen, biktimen eskubideen eta atxilo edo preso dauden pertsonen inguruko hainbat ikerketetan parte hartu du, besteak beste, berriki aurkeztu den “1960-2014 bitartean Euskadin izandako tortura eta tratu txarrak ikertzeko Proiektua”, Paco Etxeberria Irakasleak zuzenduta, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako Idazkaritza Nagusiaren enkarguz egindako lana.

 

Gema Varona Martínez

Zuzenbidean Doktorea, Lege Soziologian Nazioarteko Masterra, Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzaile doktore iraunkorra da eta Kriminologiako Euskal Institutuaren Zuzendaritza Batzordeko kidea, Euskal Biktimologia Sozietateko lehendakaria, 2014tik EHUko Zuzenbide Fakultateko Kriminologia graduko koordinatzailea da eta hainbat irakasgai eskaintzen ditu. Hogeita bost urte baino gehiago daramatza jakintza-alorrarteko kriminologia lanetan. Ikerketa proiektu desberdinetan parte hartu izan du, bereziki aipagarriak izanik Justizia Leheneratzailean eta terrorismoaren biktimen inguruko lanak.

etiketak:
unai
unai dio:
2018/11/06 16:25
Egiaren aldekoa naiz, justizia aldarrikatzen dut, erreparazioa beharrezkoa da eta guzti honen ondorioz, gertatutakoak ez errepikatzea lortuko dugula sinesten dut. Baina gauza bat presente izan behar dugu: Irlandesak zioten moduan, GU EZ GINEN GERRARA JOAN, GERRA GUREGANA ETORRI ZEN. Gora Euskal Herria askatuta!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak