Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Bost kontratazio Udalean

Bost kontratazio Udalean

2016/10/20 11:54
Legazpiko Udalak indartu egin du eskualdeko enplegu-plana, 5 kontratazio berri eginez. Honela dio jaso dugun oharrak:

Bost dira egindako kontratazioak: Lanbidek diruz lagunduta 6 hilabeterako igeltsero 1 hasi da lanean eta beste 3 igeltsero eta administrari 1 kontratatu dira urte bukaera arte.

Lanbidek bultzatuta, 2016ko ekitaldian enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako onartu diren diru-laguntzekin lanaldi osoko dedikazioarekin 6 hilabetez espazio publikoak eraberritzen lan egingo duen langilea kontratatu da.

Horrezaz gain, Legazpiko Udalak indartu egin du Enplegu-plan hori eta urte amaiera arte beste lau pertsona kontratatuko ditu lanaldi osoko dedikazioarekin: 3 igeltsero eta administrari 1.

4 kontratazio berri horiek egiteko ez da diru-laguntzarik jaso Lanbidetik. Kontratu horiek udal aurrekontuetatik ordainduko dira.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak