Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Buztintegi: 2017ko ekintzak

Buztintegi: 2017ko ekintzak

2017/06/13 15:20
Buztintegi elkarteak 2017ko ekintzen berri bidali digu. Hona hemen:
Buztintegi: 2017ko ekintzak

Buztindegikoak Galizian (Buztintegi)

PINTURA, MARRAZKETA ETA ESKULANEN ERAKUSKETA

PINTURA, MARRAZKETA ETA ESKULANEN tailerretako ikasleek egindako lanak.

Tailer horietan egin diren eta eskuragarri dauden hainbat lanen erakusketa. Egindako beste lan batzuk etxekoei eta lagunei oparitu dizkiete.

PINTURA ETA MARRAZKETA TAILERRA: 13 ikasle egon dira, Mª Carmen Ibañez irakaslearekin.

BIRZIKLATUTAKO OSAGAIEKIN ESKULANAK EGITEKO TAILERRA: 10/12 pertsona egon dira, Sara Ortiz de Jocano irakaslearekin.

Lekua: Gizarte-zentroko tabernaren sarreran; eskuinaldean, billarrera jokatzeko gela dagoen lekuan.

Egunak: ekainaren 19tik 24ra, 18:00etatik 20:00etara.

ASTEBETEKO BIDAIA GALIZIARA, maiatzak 29 - ekainak 4

Bidaia Galiziara honako herriak bisitatuz: Lugo, Ourense, Mariña Lucense (Ribadeo, Foz eta Las Catedrales hondartza), Lugo, San Andrés de Teixido, Cedeira eta Ferrol, A Coruña.

Bidaia autobusean egin zen eta hotela Lugo hirian hartu zen, mantenu osoarekin. Eguneroko irteerak bertatik egin zituzten esandako lekuetara.

Buztintegi elkarteko berrogeita hamar bat bazkide joan ziren. Bisita desberdinetan gidari profesionalen laguntza jaso zuten.

IRTEERA ETB euskal telebistara publiko gisa parte hartzeko

Donostia. “Qué me estás contando” saioa, Klaudio Landarekin.

Azkeneko bisita ekainaren 7an izan zen. Elkarteko kideekin egiten dugun hirugarren bidaia da; oraingoan 20 pertsona joan ziren.

Arratsalde osoa pasatzen dute, askaria ematen diete eta eskupeko txiki bat eskudirutan.

Oraindik zehaztu gabe baldin badago ere, datozen egunetan beste saio batean parte hartzera gonbidatuko gaituzte, saio berera edo Patxi Alonsok aurkezten duen “Atrapame si puedes” saiora adibidez.

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak