Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Buztintegi: janaria prestatzeko ikastaroa eta Gabonetako Loteria

Buztintegi: janaria prestatzeko ikastaroa eta Gabonetako Loteria

2017/10/09 18:30
Buztintegi elkarteak bi ohar bidali dizkigu: janaria prestatzeko oinarrizko ikastaroa antolatu du eta Gabonetako Loteria saltzen hasiko dira. Hauek oharrak:

JANARIAK PRESTATZEKO OINARRIZKO IKASTAROA

Ikastaro honen helburua plater errazak prestatzeko  gutxieneko ezagutzak hartzea da. Horrelakoak egingo ditugu: barazkiak prestatu, pasta, lekaleak, haragia, arraina, …… .

 Ikastaroa egun hauetan izango da: urriaren 16an, 23an eta 30ean eta azaroaren 6an eta 13an. Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara. Taldean, gehienez, 10 pertsona onartuko dira.  

Ikastaroan parte hartu nahi duenak atezainari edo BUZTINTEGIko bulegoan eman behar du izena.

GABONETAKO LOTERIA

DATORREN ASTELEHENEAN, URRIAREN 16an, LOTERIA SALTZEN HASIKO GARA.

ORDUA:  ARRATSALDEKO 5etatik 7etara

Lekua: BUZTINTEGIKO goiko bulegoan

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak