Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Buztintegi: maiatzaren 5eko deialdia bertan behera

Buztintegi: maiatzaren 5eko deialdia bertan behera

2018/04/26 21:22
Buztintegik bertan behera utzi du maiatzaren 5eko deialdia. Honela dio bere oharrak:

AGIJUPENSek ez du parte hartuko datorren maiatzaren 5eko manifestazioan. BUZTINTENGI, Legazpiko jubilatuen elkartea, AGIJUPENSen barnean dag. Hori dela eta, bertan behera utzi dugu egin genuen  deialdia.

etiketak:
Elkartasunaren izenean norberekoikeria adierazten duen gizartea
Elkartasunaren izenean norberekoikeria adierazten duen gizartea dio:
2018/04/27 09:39
Eusko Alderdi Jeltzaleak berriz ere bere hitza jan egin du. Bere esanetan, 155 artikulua indargetu ezean Espainiko gobernuko aurrekontuak onartuko ez zituela zin egin zuen. Ez da halakorik gertatu,Gobernuak EAJ-ren bermearekin batera 2018-ko aurrekontuak aurrera eraman ahal izango ditu.

Kontrapartiden artean pentsioen gaia dago 2018 urterako %1,6 eta %3ko igoerekin, atzeraginezkoa izango den jakin gabe, eta 2019-a KPI-aren arabera.

Horrez gainera Gobernuak 2019. urterako pentsatuta zuen Jasangarritasun Faktorea 2023.urterako atzeratuko du, hau da arazoa atzeratu du soilik.

Egoera honetan, pentsiodunen ordezkari batzuek, horien artean AGIJUPENS, eta horren barruan Buztintegi, bertan beheran utzi dute maiatzaren 5-erako zuten deialdia.

Nire ustez, arazoa ez da konpondu izan ere pentsio baxuenak zutenek, horien artean alargunek, gaur egun eta etorkizun hurbilean prekaritate eta probezi egoeran jarraituko dute eta horren aurrean elkartasuna adierazi partez bakoitzaren norberekoikeria plazaratzen da bi sosen truke.LOTSAGARRIA.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak