Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / BUZTINTEGI pentsioen defentsan

BUZTINTEGI pentsioen defentsan

2018/02/13 12:26
BUZTINTEGI elkarteak bat egiten du otsailaren 22an, 11:30ean, Donostiako Amara plazan egingo den elkarretaratzearekin. Hauxe da oharra:

AGIJUPENS Gipuzkoako erretiratu eta pentsiodunen elkarteak, elkarretaratzea antolatu du otsailaren 22an, goizeko 11:30ean Donostiako Amara plazan, PENTSIOETAN izan dugun 0,25eko igoerarekin ados ez gaudela adierazteko.

BUZTINTEGI elkarteak bat egiten dugu dei horrekin eta bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Joan nahi duenak izena eman beharko du bulegoan, otsailaren 19a baino lehen. Buztintegi elkarteko kide ez direnak ere apuntatu daitezke, plaza libreak baldin badaude.

Irteera ordua: 9:45.

DEFENDA DITZAGUN GURE PENTSIOAK!!!

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak