Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / EH Bildu: "bozkatu atez ate"

EH Bildu: "bozkatu atez ate"

2016/01/14 20:30
EH Bildu, hondakinei buruzko urtarrilaren 24ko galdeketan, atez atekoaren alde bozkatzeko kanpaina ari da egiten. Arrazoiak azaltzen dituen kartela bidali digu. Hona hemen:
EH Bildu: "bozkatu atez ate"

Handiago ikusteko, klik egin gainean

etiketak:
unai
unai dio:
2016/01/14 23:52
nik udaletxean botua atez-ateri eman diot, oso erraza da, ez itxoin 24arte, irripar ein irabazi dugu (%82)
Gezurra
Gezurra dio:
2016/01/15 11:37
"Sistema mistoarekin jarraitu nahi dugu" gezurra da. Kontsultan ez dago aukera hau. Sistma mistoa desagertu egingo da, kostu duplizitatea ekartzen duelako.

Eman botua edukiontzien bilketa sistemari, erosoagoa eta merkeagoa delako.
MarkelO
MarkelO dio:
2016/01/15 11:54
Zergatik Koldobikek ez du sistema mistoaren aukera galdeketan sartu nahi izan?
Sistema mistoak %82 bilketa tasa eman du, ekonomikoki bideragarria da eta lanpostu bat sortzen du.
Orain Legazpi basuran kontuekin lasai, konforme eta %82 bilketa tasarekin zegoen. Zertarako galdeketa? berriro zatiketaren bila? Koldobike DVko portadan agertzea lortzeko?
Kolodobikek oraingo sistemarekin jarraitzeko uzten duen aukera bakarra Atez Ate bozkatzea da.
USO,ELA,LAB,HIRU, Hegialde, Brinkola ta Zero Zabor Koldobikeren jarrera ikusita galdeketaren lan-talde utzi zuten, nahiko esanguratsua.
Nik Koldobikeren harrokeria eta populismoaren aurka bozkatuko dut, Atez ate bozkatuko dut.
JAJAJAJAJ
JAJAJAJAJ dio:
2016/01/15 12:12
"Nik Koldobikeren harrokeria eta populismoa"

Aurreko udal gobernuan zegoen Keparekin ez zara nahasten ibiliko? hura bai zela harroa!!
ion
ion dio:
2016/01/15 15:03
markel: zure etxean nork egiten du zaborraren lana? zu edo zure amak?
Zabaletik
Zabaletik dio:
2016/01/16 10:56
Barkatu ion, baina etxeko lana ez da aldatuko sistema bat izan ala bestea. Berdin birziklatu behar da. Ala ez? Ala ez birziklatzea bilatzen du kontenedore sistemaren atzetik dagoenak? Nik, zalantzarik gabe, atez ate
Zalantza ondorez galdera?
Zalantza ondorez galdera? dio:
2016/01/16 13:15
Egoera lotsagarrie iruditzen zait zehatz-mehatz herritarrok zer bozkatuko deun ez dakiu eta, atzo denetio aditu nuen hizketan geundela eta azkenen zalantzan jarri naute. Horrez gain, hedadebideetan, alde batetio, Zero Zaborreko leloa: "Sistema mistoarekin jarraitu nahi dugulako" eta beste alde batetio PaP-eko Javier Urcelayri UTB-n entzun nion Atez Atekoa ateraz gero, sistema mistoa ez dela izango. Ostia txarrean jartzen diaten gauza die hauek. Izan ere, nire kasuan eta jende askoren kasuan egunero informaturik egoteko luxua ez deu eta tamalgarrie bada ere, zera behar deu herritarrok gauzak argi eta labur batean informatzea.
Ondorioz nire galdera; Atez Atekoa ateratzen bada nola izango da zehazki? Nik dakitela, bestela zuzendu, organikoa eta errefusa kuboetan eta gainontzekoa edukiontzietan izango litzateke, ezta?
Eskerrik asko aldez aurretio.
Iradokizune Zebor Zaborrekoei: -Komunikatu eta mugi herria desinformatuta eta zalantzaz josita dau eta-.
Propagandatxoa egiteko beta detela: -Atez Atekoa bozkatuko det Hernaniko Atez Atekoa bada ere-. Egurre!!! PaP=PNV=Erraustegia. Eradokizune Gipuzkoako Aldundiari Urtatza goiko urtegia aprobetxatuz, erraustegitxoren bat jartzea ez leoke gaizki gure norberekerie nabarmen gera dadin.
ondo
ondo dio:
2016/01/16 13:26
ion=txakurra, errauskalea, alperra, plataforma, mutiloa...
Erantzuna
Erantzuna dio:
2016/01/16 13:58
Galdeketan erantzun behar dena: Organikoa eta errefusa atez ate edo edukiontzietan biltzea nahi duzu? Gainontzekoa gaur egungo egoera berean.
ion
ion dio:
2016/01/16 14:03
Markel: gixaoa zera zu?
edo eskaku duzu laguntza zumosoren lengusua (zabaleta,onodo dio...), ta abar.
rgagra
rgagra dio:
2016/01/16 15:46
Penagarria udal gobernu berriaren jarrera. Gaia lasai zegonen ta emaitzak ezinhobek zianen, galdeketa tranpa hau planteatzea... Legazpiarren %49 ordezkatzen dutenen iritzia kontuan hartu gabe, beraiek nahi duten aukera jarri galderan eta gainera, jendea engañatu nahien. BOletoko atez ate horrek esan nahi du, organikoa ta errefusa atez ate, ta gainerakoa edukiontzitan... o sea: mixto!
mala letxe edarren jarri zian Urzelairen "tonito" horrek: " que quede clarito una cosa"..."votar atez ate, es atez ate... y punto!" gezurtero!!!! utzi herria lasai! beste arazoik ez daukeu ba. mala letxeagatik bakarrik ATEZ ATE! o sea... ORGANIKO TA ERREFUSA ATEZ ATE, TA GAINERAKOA EDUKIONTZITAN...
Edukiontziak
Edukiontziak dio:
2016/01/17 12:03
EDUKIONTZIAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Bi opzio:
Bi opzio: dio:
2016/01/17 12:07
1)EDUKIONTZIAK
2)Atez ate: organikoa eta errefusa atez ate eta gainontekia edukiontzien bidez.

Gogoan izan atez ateko aukeratu ezkero eta ostiralean arraina jaten badezute, honen hondakinak etxean eduki behar dituzuela igandera arte!!!

Ze ondo ezta? Arrain usain ederra etxean!!!
esannahidena
esannahidena dio:
2016/01/17 17:42
Nik uste det propagandek esan nahi dutena dela edukiontziak irabazi ezkero ez daola mistora bueltatzeko aukeraik txintxilikariok kenduko dielako.
Ordea, atez atekoa bozkatuta bi frakzio kuboekin jasotzearen alde bozkatzea bada ere, sistema mistora bueltatzeko aukera dago, eta lojikoena litzateke eman duen emaitza ikusita.
Kldbike
Kldbike dio:
2016/01/17 21:10
Ze Sistema Mistoa nahi dezutela??? Jajajajajaj, zergatik uste dezute ba galdeketako opzioetatik kendu degula??? ba guk galdeketan irabazteko egiten ditugulako. Kontenedorek ta inzineradora ta punto!!!
"Bi opzio"-ri erantzuna
"Bi opzio"-ri erantzuna dio:
2016/01/18 14:50
Zure komentarioa ikusi dut eta ezin izan naiz kontenitu.
Gabonetan atez atekoaren organikoa jasotzera ez zen inor pasatu, jai zelako. Aurreko urtean hurrengo egunean pasatu ziren, nahiz eta ez zen tokatzen, jakinda jendeak egun horretan mariskoa jatenz duela eta kantitate handitan gainera, bera, organikoa ateratzea nahiko zutela. Aurten, ordea, ez dira pasatu eta atez ate dutenek ezin izan zuten organikoa igandera arte atera.

Alde batetik, hau lotsagarria iruditzen zait. Nola ez dute atez atekoa duten herritarren beharrak errespetatuk?

Baina bestalde esan nahi dizut ez zela kaos bat izan. Bai, kuboa beteta izan genuen pare bat egunetan, mariskoz betea gainera. Sukaldean dugu kuboa eta ez zuen kiratsik. Ez esan arrain usainarena, mesedez, zeren benetan nazka ematen duena da dena nahastuta duten poltsa erraldoi horiek. Kontenedoreen usaina bai dela txarra!
LegazpinAtezAteBAI
LegazpinAtezAteBAI dio:
2016/01/18 21:27
Argi gelditu behar dena da, hemendik urte batzutara zaborrekin hemen gertatu denari begirada bat botatzen diogunean, atentzioa gehien deituko diguna izango dela nola gai honekin eta desinformazioaz, beldurraz eta zaborra lurrean botata uzteko deialdiaz baliatuz alderdi politiko batek alkatetza bat lortu zuela eta nola ondoren, berriro ere desinformazioaz, gezurraz, beldurraz eta zaborra lurrean ez uzteko deialdia egin gabe nola atzera bota zuen zabor bilketa sistema bat, zeina europa osoan eredugarri zen bilketa bereiztuko tasa bat lortzera iritsi zen.
Hori da etorkizunean gazte jendeari esplikatzen saiatu beharko garena edo direna, europa mailan zaborren gaiak hartu duen bidea ikusita gazte jende horrek ezin izango bait du sinetsi halako jokaerak posibleak izan zirela iraganean.
Sistema mistoa desagertzera doa
Sistema mistoa desagertzera doa dio:
2016/01/19 21:18
Datorren 24an sistema mistoa desagertzera doa.

Bi aukera daude:

- Edukiontziak
- Atez Ate

Sistema bat edo bestea. Beraz, sistema mistoa 25ean desagertuko da.

Bilduk eta Zero Zaborrek egindako kanpaina, gezur hutsa.
begibakarrekoazeria
begibakarrekoazeria dio:
2016/01/19 22:09
Beraz Koldobikek sistema mistoaren desgarpena inposatu du, ez?
juanjauz
juanjauz dio:
2016/01/23 14:30
Inposatu ez , aukeratu baizik
INPOSAKETA
INPOSAKETA dio:
2016/01/23 14:50
Koldobikek eta PNVk galdeketako galdera inposatu dute, inorrekin kontatu gabe. Sistema mistoa aukeretatik kendu dute, eta beraz sistema mistoaren desagerpena INPOSATU DUTE.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak