Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Edorta Santos, Ainhoa Muruari buruz Euskadi Irratian

Edorta Santos, Ainhoa Muruari buruz Euskadi Irratian

2017/01/18 18:15
Zientzia ikerketa eta adiskidetasuna uztartzen dituen istorioa entzun da gaur, Euskadi Irratian, 'Faktoria' irratsaioan. Edorta Santosek Ainhoa Murua ikerlari legazpiarrari buruz hitz egin du. Ainhoa teknologia farmazeutikoan doktorea zen eta gaitz kronikoen sendabidean egin zuen lan, EHUren Farmazia fakultatean.
Edorta Santos, Ainhoa Muruari buruz Euskadi Irratian

Ainhoa Murua, ASEDEF 2009 saria jasotzen gazteena, 2010ean

32 urte zituela hil zen Ainhoa Murua ikerlaria. Harekin batera lan egindakoek, Ainhoak hasitako lanari eutsi, eta beste sari bat jaso dute. Edorta Santosek azaldu digu nor zen Ainhoa.

Euskadi Irratiaren webgunean entzun daiteke, Edorta Santos doktoreari egindako elkarrizketa. Edortak  berak bere doktore tesian Ainhoa Muruari eskerrak eman eta bere memoria izan zuen gogoan. Ainhoak jasotako sari bera ere jaso zuen, gainera.

Ainhoak egindako lanari buruzko informazioa honako webgunean irakur daiteke: ainhoamurua.eus

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak