Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Edukiontzi grisa

Edukiontzi grisa

2016/02/11 15:42
Otsailaren 15etik aurrera edukiontzi grisa 24 ordutan ireki ahalko da. Honela dio Udalak bidalitako oharrak:

Joan den urtarrilaren 24an egin zen herri-galdeketan, legazpiarren % 69k egin zuten edukiontzien alde. Emaitza horiek jaso ondoren, gogora ekarri nahi dugu otsailaren 15etik aurrera esekitokiak edo kakoak kentzeko lanak hasiko direla eta, beraz, aurrerantzean ez da atez ateko bilketa zerbitzua eskainiko.

Gaikako bilketa-sistemaren aldaketarekin, otsailaren 15etik aurrera kendu egingo dira pixoihalak jasotzeko edukiontziak. Egun horretatik aurrera, pixoihalak edukiontzi grisean utziko dira eta horregatik edukiontzi horiek eguneko 24 ordutan ireki ahal izango dira eta egongo dira erabilgarri.

Azkenik, legazpiar guztien laguntza eskatu nahi dugu etxeetan hondakinak behar bezala bereizten jarrai dezaten eta edukiontzien erabilera egokia eta arduratsua egin dezaten.

etiketak:
Tinko
Tinko dio:
2016/02/11 19:31
Zertako txipa? Tapa kendu ezkero berdin berdin
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak