Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Egutegiaren lehiaketa

Egutegiaren lehiaketa

2017/12/04 16:18
Azaroko informazioa eta abenduko arrastoa bidali dizkigu Udalak.
Egutegiaren lehiaketa

Azaroko erantzuna

Egutegiko azaroko txokoaren erantzuna: “Barrendiolako urtegia”

Nola iritsi gaitezke “Barrendiolako urtegira”?

Brinkolako RENFEko geltokitik irten eta zubian behera egingo dugu. Elizara iristean ezkerrera doan bidea hartuko dugu. Olazar baserrira iritsiko gara eta eskuinean urtegira eramango gaituen errepidea hartuko dugu. Errepide horretan ezkerra utziko dugu ur araztegia.

Urtegira iristean, eskuinera dagoen dikea igaroz, urtegiaren eta Aizkorriko mendizerraren bista ederraz goza dezakegu.

Urtegiari buelta osoa emateko aukera dago, ondoren Brinkolara itzuliz.

Altuera: 542m.

GPS koordenatuak (gutxi beherakoak):

X: 553495           Latitudea:  43º 00´41´´N

Y: 4762302         Luzera:      02º 20´37´´

ABENDUKO arrastoa:

Brinkolatik Zerain aldera dago.

Eta Udal mendi larretan dago.

Web orriaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda eman ahal izango da erantzuna.

Udalak Legazpiko  txoko zoragarri horiek bisitatzera eta plazaratutako galderak erantzutera gonbidatzen zaituzte. Berrikuntza gisa, aurten denda eta tabernetan erabiltzeko bonoaz gain, Bertatik Bertarako produktuez osaturiko saski bat ere sartu dugu sari gisa.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak