Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Egutegiaren lehiaketa

Egutegiaren lehiaketa

2018/06/13 12:37
Udalak egutegiaren lehiaketaren berri bidali digu eta ekaineko zuhaitzaren argazkia ekainaren 30arte parte hartzeko
Egutegiaren lehiaketa

Maiatzeko irabazlea (Legazpiko Udala)

2018KO EGUTEGIKO LEHIAKETA

MAIATZA:

Erantzuna: amodio-zuhaitza edo Judasen arbola (Cercis siliquastrum)

Lekadun (barbantzuak, dilistak,…) familiako zuhaitza da eta 10 gradu zero azpitik arteko tenperatura hotza jasan dezake.

Hostoak galtzen dituzten zuhaitz txikiak dira; 4 eta 6 metro bitarteko altuera hartzen dute baina batzuetan 15,1 metro hartzera irits daitezke.  Ggutxi gorabehera, hogei urte dituenean lortzen du zuhaitzak bere erabateko haziera. Udaberriaren atarian eta hostoak bota aurretik lore arrosez betetzen da. Enborraren zura leuna eta argia da eta zuhaitza zahartu ahala, bihurria eta beltza bilakatzen da. Adaburua irekia eta irregularra da.

Loreek bizigarri puntua dute eta jan egin daitezke entsaladan edo kruxpetetan. Hainbat lekutan lore-kimuak olio-ozpinetan ontzen ziren. Fruitua sendagai gisa erabili ohi izan da lehorgarri gisa.

Bitxikeria: antzinako mitoaren arabera, zuhaitz mota horretan urkatu zuen bere burua Judas Iscariote Jesucristo saldu ondoren eta hortik izen hori baina, seguru asko, zuhaitzak frantsesez duen izen arruntetik etorriko da, izan ere frantsesez “Arbre de Judée” da zuhaitzaren izen arrunta eta horren esanahia Judeako zuhaitza da, lurralde hartan ugaria delako zuhaitz mota hori. Europara gurutzaden garaian (1200. urtea) iritsi zen.

Ekaineko zuhaitza, berriz:

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak